Urgente Japón activa la alerta de tsunami ante un terremoto de magnitud 7,6
Raúl Pérez triatleta. e. c.

Rául Pérez triatletak bat egingo du 'La Cuadri del Hospi' guraso elkartearekin

Kirolariak 'Ironman Indoor' erronka eramango du aurrera uztailaren 2an Gasteizen

irati alonso

Domingo, 26 de junio 2022, 01:22

'La Cuadri del Hospi' guraso elkarteak aurrera jarraitzen du. Barakaldoko taldeak minbizia sufritzen duten umeen aldeko ekimen solidarioak egiten ditu eta oraingo honetan Raúl Perez triatletak bat egingo du haiekin.

Publicidad

Kirolariak erronka zorrotza egingo du uztailaren 2an Gasteizen. 'Ironman Indoor' izenpean, Pérezek igerilekuan 3,8 kilometro, 180km-ko ibilbidea bizikletaz eta amaitzeko maratoi bat (42,195 metro) zintan egingo ditu. Hori guztia bi helbururekin: haur eta gazteen minbizia ikertzeko funtsak biltzea eta elkarteko neska-mutil «adoretsuek» eta gurasoek egiten duten lana ezagutzera ematea.

Erronka Gasteizko Boulevard Merkataritza Zentroan hasiko da, horraino hurbiltzera animatzen duela 'La Cuadri del Hospi'k: «Denei itxaroten zaituztegu Raúl animatu eta babestu dezazuen, berarekin kilometro batzuk eginda lagunduz; bertan egingo diren jardueretan familian parte hartu dezazuen eta nola ez, gu ezagutu gaitzazuen».

Ekimena lacuadridelhospi.org web orria edo erronka beraren sare sozialen bitartez (Facebook: iromanindoorlcdh eta Instagram: @ironman_indoor_lcdh) jarraitu daiteke. Halaber, donazioak egin daitezke Raúl lagundu eta animatzeko eta «haur eta gazte hauek nahi duten lekuraino iritsiko diren behar diren kilometro guztiak egiteko».

Erronka babestu daiteke elkartearen web orrrialdean edo sare sozialen bitartez

jarraipena

Gaitasuna eta indarra

'La Cuadri del Hospi' bost familia dira, haien seme-alabek minbizia sufritzen edo sufritu dutenak. Gaixotasun hau ikustarazteko lan egiten dute, ume eta nerabeek tratamenduei aurre egiteko duten gaitasuna eta indarra plazaratuz. «Ez dago biharko egunik, ezta bizitza irentsiko duen gerorik ere. Ohean edo aulki batean eserita egon arren, gelakideaz edo korridorean dagoen kideaz kezkatzeko gai edozein dela ere, aholkuak ematen dizkiote elkarri jasaten dituzten tratamendu ikaragarriak igarotzeko», azaltzen dute elkartetik.

Publicidad

Bide honetan kirola dute lagun, izan ere, «kirola borroka egitea da, gainditzea, partekatzea, batzea, helburu komun bat lortzeko». Horrela, Rául Pérezek egingo duen erronkarrekin beste behin ikusten da aurpegi solidarioa. «Eskerrik asko gure gerraria izateagatik», azaltzen diote triatletari guraso elkartetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad