Borrar
E. C.

La Pulga konpainiaren 'Berriketan' saioa, ostiralean, Gasteizen

Aihotz plazan izango da, 20.00etan

Paul Picado

Asteazkena, 1 abuztua 2018, 00:12

Comenta

Ostiral honetan La Pulga konpainiaren 'Berriketan' saioa izango dugu Aihotz plazan. Flamenkoa eta txalaparta bateratzen dituen proiektua da. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketako ikusteko eta entzuteko aukera dago ikuskizun honetan.

Hasiera batean perkusioa eta dantza bakarrik nagusi ziren, baina geroago musika-tresna melodikoak ere erabiltzen hasi ziren, hala nola gitarra; baita kantua ere. Urtebete baino gehiago eman zuten lanean ikuskizunarekin eta horren ondoren zuzeneko emanaldiak ematen hasi ziren, arrakasta onarekin. Gaur egun, emanaldiak ematen eta abesti berriak sortzen jarraitzen dute.

'Berriketan' proiektu honetako partaideak Ángel Lopez de Toro, Askoa Etxebarrieta ('La Pulga'), Aitor Escobar, Mikel Aveiro, José Gil ('Giliyo') eta Adrián Larrañaga dira. Angel Lopez Madrilgo flamenko-kantaria da eta 25 urterekin hasi zen lanean. Hala ere txikitatik izan du kanturako zaletasuna. Nazioko nahiz nazioarteko tablaoetan ibili da eta gaur egun hainbat proiektutan ari da lanean, baina bakarrik ere abesten du.

Askoa Etxebarrietak, 'La Pulga', dantza klasikoa ikasi zuen, baina herri-tailer batzuetan parte hartu ondoren flamenkoaz maitemindu zen. Horrela, Granadara eta Sevillara ikastera joan zen, eta han, zortzi urte eman zituen. Gaur egun, prestatzen jarraitzen du, baina tailerrak, ikastaro trinkoak eta flamenko-eskolak ere ematen ditu.

Aitor Escobar Gasteiztarra dugu. Hainbat maisu ezagunekin gitarra jotzen ikasi zuen, eta hamalau urterekin kantu eta dantzaren arloko pertsona ezagunekin jotzen hasi zen. Gaur egun bere proiektu eta konpainia du, baina 'Berriketan' eta 'La Pulga y Compañia' proiektuetan parte hartzeko tartea ere badu.

Mikel Aveiro 13 urte zituenekin musikaren munduarekin lotuta egon da. Perkusioak erakarrita zenbait musika-tresna jotzen ikasi zuen, hala nola congak, kajoia eta txalaparta. Horrela, Euskadin, Afrikan eta Kuban ibili da ikasten. Horrez gain, txalaparta eta perkusio-eskolak ematen ditu.

José Gil, 'Giliyo', perkusioa ikasten hasi zen, eta flamenkoak erakarrita kajoiaren doinua hobetzen ibili da. Zenbait urtetan ibili da diziplina honetan prestatzen, Sevilla eta Madrilgo maisuekin. Azkenik, Adrian Larrañaga, pandero eta perkusio irakaslea da. Zestoa, Azpeitia eta Galdakaoko udal musika bandetan ibili da, eta gaur egun, irakasle gisa eta zenbait proiektutan parte hartzen dabil.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo La Pulga konpainiaren 'Berriketan' saioa, ostiralean, Gasteizen

La Pulga konpainiaren 'Berriketan' saioa, ostiralean, Gasteizen