https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa» aldarrikatuz, zortzi zuzeneko emanaldi eramango ditu Bizkai osora Udagoieneko Osterak

Atx Teatroaren 'Tomiris' lanak zabalduko du jaialdia Bilbon. Durango, Gernika, Ugao, Zalla, Markina, Bilbo eta Sopelan ere izango dira ikuskizunak azaroan zehar. Azken hitzordua Sopelan izango da, Mursegorena

AMALIA IBARGUTXI

Euskarazko sortzaileen aniztasuna agertokietan erakusteko asmoz, Udagoieneko Ostera «berezia» dator urriaren 27tik azaroaren 3ra. «Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa» zortzi plazatara eramango dute guztira, formatu txiki eta handiagoetan, Bizkaia osora.

Hamar sortzailek hartuko dute parte jaialdian, musika zein antzerkia taularatuz. Atx Teatroaren 'Tomiris' ikuskizunak zabalduko du jaialdia, Bilbon, eta azaroan zehar beste ikuskizun batzuk eskainiko dira Durangon, Gernikan, Ugaon, Zallan, Markinan, Bilbon eta Sopelan. Hain zuzen ere Sopelan izango da azken hitzordua, Plaza Beltzeko Mursegoren zuzenekoarekin.

Kokein eta Siroka taldeak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dira, azaroaren 2an, eta Xabi Solanok 'Inpernuko' aurkeztuko du azaroaren 8an, Gernikako Lizeo Antzokian. Solanok, azken disko horretako kantak ez ezik, 'Esne zopak' diskoko abestiak ere kantatuko ditu. 'Inpernuko', zuzeneko kontzertu bat baino gehiago, «ikuskizuna» izango da, hala ere, antolatzaileen arabera. Berarekin batera beste musikari batzuk igoko dira agertokira, besteak beste, Kris Solano, DZ, Txus Aranburu, Arkaitz Miner eta Haritz Beristain. Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktore bikotea ere bai, eta Aukeran dantza taldeko dantzari bikote bat ere bai.

Itzel konpainiak, bestalde, 'Bizimiñak' bizikidetzaren inguruan hausnartzen duen lana antzeztuko du Ugao-Miraballesko Jane Jauregian, azaroaren 9an, doan.

Aurtengo Osterako apustu berezienetarikoa Alos Quartet, Oreka TX eta Amaia Elizaranena izango da, Zallako Antzokian, azaroaren 9an. Alos Quartet musika klasiko nahiz modernoko musikari batzuek osatzen dute, orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, beste talde ezberdinetako partaide eta Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaileak direnak.

Adibidez, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin kolaboratutakoak dira Oreka TXkoak, Estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzitsuenetan. Bestalde, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, Amaia Elizaran, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean eta Angel Unzurekin ere lan egindakoak dira.

Azaroaren 16an, MICEk zuzenekoa eskainiko du Markinako Uhagon Kulturgunean. Desira eta Ane Zugazaren zuzenekoa, azkenik, Bilboko Kafe Antzokian izango da, azaroaren 22an.