Larrean dagoen haur-parkea naturatik ateratako baliabidez egina dago. Amorebieta-Etxanoko Udala

Prest dago jada naturatik ateratako baliabideez eginiko lehenengo jolas-parke zornotzarra

Rokodromoa, hiru zuhaitz igokari, tirolina bat… Larreako zelaiak aisialdirako gune berria estreinatu du aste honetan

NAHIKARI CAYADO

AMOREBIETA-ETXANO

Miércoles, 16 de septiembre 2020, 21:56

Amorebieta-Etxanoko herritarrek aspaldian eskatutako jolas-parkea prest dago jada. Larrean kokaturik dagoen naturan integraturiko gune berriari esker posiblea izango da zuhaitzen zutoinen artean gora eta behera aritzea, enborrez egindako tirolina batean abiadura handian botatzea edota rokodromoan eskalatzea. Hiru hilabeteko lanen eta 145 mila euroko inbertsioaren ondoren, Udalak herriko haur-jolasen eskaintza zabala osatzearen aldeko beste aurrera pausu bat eman du.

Publicidad

Jolas-parkea izan arren, haur zein helduentzako baliagarria da. Izan ere, aisialdirako gune berri horrek kirol-zirkuitu erdizirkular bat egitera gonbidatzen ditu erabiltzaileak. Bertan, hondarrezko bi erloju daude, hasieran eta amaieran, ibilbidea egiteko denbora neurtzeko.

Aipatutakoaz gain, Larreako zelaian -polikiroldegiaren aurrean- eraikitako gune berriak naturatik ateratako baliabideez eginiko beste hainbeste kolunpio ditu. Esate baterako, trikimako-bide bat, orekarako habe birakari bat, hiru zuhaitz igokari eta zabu oszilatzaile bat. Beste alde batetik, honako elementuez osatutako joko-eremu batez gozatzeko aukera daukate ere haur zornotzarrek: oinarri karratuko plataforma batetara heltzeko sarrerako eskailera, suhiltzaile-barra, rokodromoa, orekak egiteko bi soka dituen hiru zutoinek osatutako arkuari lotutako armiarma-sare bat, oreka-barra bat, soka-barandak dituen soka-zubia eta tirolina bat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad