Borrar
Andiazabalek hainbat euskal hedabidetan jardun zuen kolaboratzaile gisa. mintzoak.eus

Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskarazko liturgiaren sortzaileetako bat izan zen lapurtarra

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 19 maiatza 2020, 09:23

Comenta

Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina zendu da. Euskarazko liturgiaren sortzaileetako bat izan zen lapurtarra. Urruñan 1923an jaioa, Kanboko Anditeya zahar-etxean hil zen asteburuan, 97 urte zituelarik. Andiazabal Saint-Pierreko abade eta itzultzaile izandakoa da. 1964tik euskaltzain urgazle zen eta Euskararen Akademia Ofizialak 2000. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Xipri Arbelbidek nabarmentzen zuenez, euskarazko liturgiaren aita dugu Andiazabal.

Andiazabalek bere literatur ibilbide esanguratsuan hainbat liburu idatzi zituen euskaraz. Nabarmentzekoak dira: 'Meza denborako deiak' (1961), 'Igandetan elizan prest' (1988) edota 'Mezatako deiak' (1986-1988).

Euskara batuaren sorreran esku hartu zuen, 60. hamarkadan Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi', Jean-Louis Davant, Eneko Irigarai, Jesus Solaun, Telesforo Monzon, Roger Idiart eta Jean Hiriart-Urrutyrekin batera hainbat bilkuretan parte hartu baitzuen Baionan.

Era berean, Lapurdiko hiriburuko Baionako Elizbarrutiko Liturgi Batzordearen idazkaria zen Andiazabal, baita Uztaritzeko San Franzisko-Xabier kolegio katoliko elebiduneko ikasle, irakasle eta ekonomista. Ikastetxe horretan ikasle ohien elkarteko presidente izan zen hainbat urte luzez.

Halaber, hainbat euskal hedabidetan jardun zuen kolaboratzaile gisa, Gernika aldizkarian, Herria astekarian edota Lapurdi Irratian, esaterako. Hogei urte baino gehiagotan euskarazko kronika bat astero jorratzen zuen erlijioari dagozkion gaien inguruan. 1968. urtean elizbarruti arteko itzulpen-taldea sortu zuen eta liturgiako testuak egiten aritu zen urte askotan. EIZIE elkarteko ohorezko bazkidea ere bazen, itzultzaile gisa eginiko ibilbide oparoarengatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina zendu da

Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina zendu da