Pello Mari Otaño euskal bertsolariaren bizitza zazpigarren artera eramango dute
Grabaketa datorren urteko maiatzean abiatzea aurreikusi dute, eta 2022. urteko Donostiako Zinemaldirako bukatua izatea
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 15 de octubre 2020, 21:03
Pello Mari Otaño euskal bertsolariaren bizitza zazpigarren artera eramango dute. Patxi Bisquer aktoreak gidatzen duen Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak jorratuko du lana. Hala, grabaketa datorren urteko maiatzean abiatzea aurreikusi dute, eta 2022. urteko Donostiako Zinemaldirako bukatua izatea. 'Ombuaren itzala' izango da ekoizpen berriaren izenburua.
Publicidad
Ekoiztetxeak ezinbestekoa du herritar ezberdinen elkarlana filma aurrera eramateko. Bisquertek berak nabarmendu duenez, herrigintzan konfiantza osoa daukate, proiektua aurrera ateratzeko haina konfiantza. Hori dela medio, eskua luzatzen diete herritar ezberdinei hamar euroko diru-laguntza eskaini dezaten. Laguntza ekonomiko horren truke, herritarrek filma ikusteko doako sarrera bat eskuratuko dute.
Hemendik eta aste batzuetara, zehaztuko du ekoiztetxeak nola eskaini ahal izango diren diru-laguntza horiek. Erronkatzat orotara 30.000 euro biltzea izango dute. Hala, kultura sektoreak egoera latza bizi duen garaiotan, partaide-laguntzaileen elkarlana ezinbesteko ikusten dute.
Zizurkilen (Gipuzkoa) egindako aurkezpenaz gain, Patxi Bisquertek Euskal Herrian barrena proiektua aurkezteko ekitaldi gehiago jorratuko ditu hemendik aurrera. Helburua udalerri nahiz lurralde historiko ezberdinetako euskaldunei egitasmoa aditzera ematea da, eta, bertan zelan lagundu ahal duten ezagutaraztea.
Pello Mari Otaño gipuzkoar bertsolari eta idazlea izan zen, Argentinara erbesteratu eta bertan bizi izan zena. Batez ere lantzen zituen bertso paperengatik izan zen ezaguna, jendaurrean abesteko arazoak baitzituen, eztarrian arazoak zituelako. Gaur egun ezagun xamarrak izaten jarraitzen dute Ameriketatik Euskal Herrira bidaltzen zituen bertso ezberdinak. Otañoren bertsoen ezaugarri nabarmenetako bat aurkezten zuten lirismoa zen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión