Borrar
Ezkerretik eskuinera, Paskual Rekalde Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariordea izan zena, Leire Mitxelena dokumentalista eta Sagrario Aleman Euskaltzaindiako Nafarroako ordezkaria. Euskaltzaindia

Pello Apezetxea ikerlari eta euskaltzalea omentzeko beka aurkeztu dute

Soziolinguistika, dialektologia edo onomastikako lan bat aurkeztu beharko da maiatzaren 31a baino lehen, eta banaka edo taldeka aurkeztu daitezke proposamenak

Mikel Garcia

Jueves, 27 de abril 2023, 18:35

Comenta

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Euskaltzaindiak Pello Apezetxea Zubiri ikerlari eta euskaltzalea omentzeko bekaren lehen edizioa aurkeztu dute asteazken honetan. Apezetxea omentzeaz gain, soziolinguistika, dialektologia edo onomastika arloetan ikerketa lan bat egiteko beka bat ematea da deialdiaren helburua ere.

Beka hau Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Euskaltzaindiak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Eta Pello Apezetxearen ikerketa esparruak kontuan hartuta, lehenengo deialdian hiru ikerketa gai proposatu dira, soziolinguistika (tokiko hedabideen eragina euskararen biziberritzean, helduen euskalduntzea, immigrazioa, gaztelaniaren erabilera goiztiarra udalerri euskaldunetako haurren artean), dialektologia (Bortzirietako hiztegia, Bortzirietako hizkera erabiltzeko oinarriak administrazioan, hezkuntzan eta tokiko hedabideetan) eta onomastika (toponimia xehearen hedapena eta sustapena). Hautazko gai horiez gain, aipatutako hiru arloekin zerikusia duten beste batzuk ere proposatu ahal izango dira.

Beka ematerakoan, epaimahaiak inguruko errealitatearekiko hurbiltasuna eta aukeratutako esparruan zein Nafarroako Bortzirietako zonaldean aplikatzea bideragarria dela hartuko du kontuan, besteak beste.

Interesatuak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira bekaren deialdira, eta maiatzaren 31ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Beka esleitu ondoren, bekadunek zortzi hilabeteko epea izango dute ikerketa garatzeko, eta 7.000 euroko saria jasoko dute egindako lanagatik. Bekaren oinarriak esteka honetan aurki daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pello Apezetxea ikerlari eta euskaltzalea omentzeko beka aurkeztu dute

Pello Apezetxea ikerlari eta euskaltzalea omentzeko beka aurkeztu dute