Borrar

Oihan Vegak 'Ipuin dantza' eskainiko die haurrei irailaren 11n, Dulantzin

Emanaldia Herriko plazan izango da, 12.00etan, doan

Paul Picado

Astelehena, 6 iraila 2021, 23:22

Comenta

Oihan Vegak 'Ipuin dantza' eskainiko die haurrei irailaren 11n, Dulantziko Herriko plazan, 12.00etan. Sarrera doan izango da, baina eserleku kopurua mugatua izango da. Berez, dantza bidez kontatutako istorioa da, eta dantzariak, bertaratuko diren haurrak hain zuzen izango dira.

Ipuinaren pertsonaia nagusia Amets da, eta bere helburu nagusia zoriontsua izatea da. Baina hori lortzeko, beste zenbait sentimendutatik igaro beharko da; hala nola, beldur izan beharko da, haserre eta triste. Bestalde, Ametsek zoriontasuna zer koloretakoa den jakin nahi du, eta horretarako, bertaratzen diren haurren laguntza beharko du.

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, dantzak eserlekutik mugitu gabe izango dira, eta pantaila erraldoietan ere jarriko dituzte. Era berean, dantzariek pantailak agertzen diren mugimenduak errepikatuko dituzte agertokian. Gutxi gorabehera 60 minutuko emanaldia izango da.

Esan bezala, Oihan Vegak aurkeztutako saioa da, eta gidoia berak egina da ere bai. Aurkezlea izateaz gain, irrati esataria eta musikaria ere bada. Gaztea musika-irrati katean aritzen da gaur egun, eta horrez gain, 2005. urtean Bergaran sortu zen Belceblues blues/rythm & blues musika-taldeko bateria da. DJ ezaguna ere bada, eta dagoeneko 180 herritatik baino gehiagotatik igaro da bere 'Diskofesta'rekin.

Aktore gisa ere lehen urratsak eman ditu, ETBko 'Kerman Mintzalagun bila' saioan; bakarrizketari gisa, berak idatzitako 'Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?' bakarrizketarekin. Azkenik, telebistan, hala nola, 'Arratsaldero', 'Kantuan' eta 'Ai ama' saioak aurkeztu ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oihan Vegak 'Ipuin dantza' eskainiko die haurrei irailaren 11n, Dulantzin

Oihan Vegak 'Ipuin dantza' eskainiko die haurrei irailaren 11n, Dulantzin