Borrar
Aurreko edizioko kartela. E. C.

Noka mentoring, emakumezko zinemagile berriak laguntzeko egitasmoa

Ekimen honen bigarren edizioaren programak hiru proiektu ezberdin diruztatuko ditu

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 17 urtarrila 2020, 22:07

Comenta

Noka mentoring, emakumezko zinemagile berriak laguntzeko egitasmoa martxan da berriro ere. Ekimen honen bigarren edizioaren programak hiru proiektu ezberdin diruztatuko ditu. Guztira, 4.000 euroko laguntza eta mentore espezifiko batzuen aholkularitza jasoko dituzte

Hauxe Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Tabakalerak elkarlanean abian jarritako egitasmoa da. Aipatu bezala euskal emakume zinemagile hasiberrien proiektuak bultzatu eta hedatzea da programaren xedea. Zehatzago esanda, denbora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaini nahi dizkiete bertan esku hartzen duten zuzendari ezberdinei, euren lehendabiziko filmak zuzentzearen prozesua errazteko helburuarekin.

Hala, ahalik eta zuzendari-txosten landuena jorratzen ere lagunduko diete zenbait mentore profesionalek. Osotara hiru proiektu aukeratuko dituzte aurtengo edizioan eta, antolatzaileek duela egun batzuk nabarmendu zutenez, ospe handiko mentoreen aholkularitza izango dute. Guztira 12.000 euroko aurrekontua du programa honek. Hortaz, 4.000 euro jasoko ditu hautatutako zinemagile bakoitzak, proiektua aurrera emateko asmoz.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra egongo da zabalik, eta martxoaren 6an emango dituzte ezagutzera zeintzuk izan diren hiru proiektu hautatuak. Tabakalerak hartuko du bere menpe proiektuaren prozesuaren antolaketa eta bertan kokaturik dauden Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Elias Kerejeta Zine Eskolaren esparruan barnebilduko dira zinemagile aukeratuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Noka mentoring, emakumezko zinemagile berriak laguntzeko egitasmoa

Noka mentoring, emakumezko zinemagile berriak laguntzeko egitasmoa