El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre

Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko tituluak automatikoki balioztatuko dira EAEn

Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri du azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua aldatzea onartu duela helburu hori lortzeko, besteak beste

Mikel Garcia

Jueves, 20 de abril 2023, 09:19

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako euskara titulu ofizialak automatikoki aitortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrerantzean.

Publicidad

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri du azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua aldatzea onartu duela, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko.

Aldaketa horri esker, hemendik aurrera, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako euskararen titulu ofizialak automatikoki eta balio osoz balioztatuko dira EAEn. Aitorpen automatiko hori gure autonomia erkidegoko erakunde egiaztatzaileen kasuan ere gauzatuko da, hau da, IVAP, HABE eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan.

Orain arte, euskara titulu bat baliotatzeko, Baliokidetzaren Jarraipen Batzordeak azterketa teknikoa egin behar zuen aldez aurretik. Dekretu berriaren ondorioz, aitorpen ofizial hori automatikoki egingo da, hau da, ez da beharrezkoa izango ikuskapen teknikoa egitea.

Dekretuaren beste berrikuntzetako bat da ez dela dekretua aldatu beharko euskara titulu berriak baliokidetasun esparruan sartu ahal izateko. Bada, nahikoa izango da hizkuntza politikan eskumena duen sailburuaren agindua, eta egokitzapen horiek IVAPen eta HABEren webguneetan jasotzea, herritarrei eta erakundeei informazioa emateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad