The Mystery Lights eta Dead Sequoia taldeen boloa izango da ostegunean Hell Doradon
Kontzertua 22:30ean hasiko da baina aretoko ateak ordubete lehenago irekiko dituzte
Paul Picado
Martes, 29 de octubre 2019, 12:00
Rockaz gozatzeko aukera izango dugu ostegunean Gasteizko Hell Dorado klubean, izan ere, The Mystery Lights amerikarrek eta Dead Sequoia gasteiztarrek kontzertua emango dute 22:30etatik aurrera. Dena den, interesdunek jakin behar dute aretoko ateak ordubete lehenago irekiko dituztela, 21:30ean, tokia hartzen joateko. Sarrerak erosi nahi izanez gero, ohiko lekuetan egin daiteke, hots, online (19,5 euro) eta leihatilan (20 euro). Bazkideek 16 euro ordaindu beharko dituzte.
Publicidad
The Mystery Lights taldea Kalifornian 2004. urtean sortu zuten Michael Brandonek eta Luis Alfonsok . Besteak beste, MC5, Velvet Underground, Dead Moon eta The Fall taldeen jarraitzaileak ziren, eta estilo horietan oinarrituz, beren taldea sortzea erabaki zuten. Harrezkero, hainbat kontzertu eman dituzte.
Hasiera batean New Yorken ibili ziren eta kontzertuen bereizgarriak erritmoa, energia bortitza eta ia etenik gabekoak ziren. Horrela, 2016. urtean, taldearen izen bereko lehen lana kaleratu zuten, eta musikaren arloko NME izeneko aldizkari ezagunak New Yorkeko garaje rock talderik onenetako bat gisa hartu zuen. Horri esker, Europan, Asian eta Australian bira egiten ibili ziren. Aurten azken lana kaleratu dute, 'Too Much Tension' izenekoa. Osteguneko kontzertuan disko horretako kantak entzuteko aukera izango da.
Bestalde, Sequoia taldea bertakoa da, Gasteizkoa, eta duela hiru urte sortu zen. Bateria-jotzaileak sortu zuen eta gainerako kideak biltzen joan zen. Horrela, hirukotea osatu zuten. Diotenez, garaje eta surf estiloak bateratzen dituzte, punkarekin nahastuta. Iaz, single bikoitza kaleratu zuten, eta aurten, lehen EP-a grabatu dute, zortzi kantarekin. Diskoa plataforma digitaletan, CDn eta 12«-ko biniloan eskura daiteke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión