Musikaren industriaren bilakaera ekarri duen Billie Eilish ezagutzen al duzu?
Askok Rosaliarekin konparatzen dute 'Bad guy' kantuaren abeslaria eta James Bond-en azkeneko pelikulari soinu banda jarri berri diona
Nahikari Cayado
Domingo, 24 de mayo 2020, 20:23
Hemezortzi urte besterik ez ditu baina guztiz erreferente batean bilakatu da Billie Eilish estatubatuarra. Bere ahotsaren estilo pertsonalak eta melodiak konbinatzen dituen estilo alternatiboek egunera arte ezagutzen genuen industria musikalaren bilakaera ekarri du. 'Bad guy' abestiaren arrakastarekin mundu osoan ezaguna egin bazen ere, artista kaliforniarrak 14 urterekin sinatu zuen bere lehenengo kontratua 'Ocean eyes' kantua sortuz. Dagoeneko, 'Hot 100' zerrendan sartu den XXI. mendean jaiotako artistetan lehenengoa izatea lortu du. Hori dena gutxi balitz, Grammy-en azkeneko jaialdian, Eilish-ek bost sari irabazi zituen, hainbeste aitorpen jasotako emakumerik gazteenean bihurtuz.
Publicidad
Asko dira amerikarra Rosaliakin konparatzen duten adituak. Izan ere, estiloa oso antzekoa izateaz gain, Eilishek berak sarritan aipatu omen du katalanaren jarraitzaile sutsua dela. Hori horrela izanda gainera, bi artistek aurreratu dute sare sozialen bidez, Instagramen nola ez, elkarrekin abesti bat konposatzen dihardutela, baina momentuz ez dute inolako informazio gehiagorik eman.
Billi Eilishek kaleratu duen azkeneko lana 'No time to die' (hiltzeko denborarik ez) da, pasa den otsailean lehenengoz entzun izan genuena. Abestia James Bond-en azkenengo pelikularen soinu bandaren parte da, Daniel Craig aktorea beste behin protagonistatzat izango duena. Eta nola ez, hemen ere, abeslaria luzemetrai serie horri doinua inoiz jarri dion artistarik gazteenean bilakatu da.
Zortzi milioiko dirutza
Orain egun gutxi 'When we all fall asleep, where do we go?' (Denok lokartzen garenean, nora goaz?) lehenengo albumak urte bat bete du. Lan bikain horri esker, momentura arte gaztetxoak zortzi milioiko dirutza irabazi duela kalkulatzen da. Ez dago batere gaizki kontuan izanda pasa den abenduan 18 urte bete zituela eta hasi baino ez dela egin.
Artista kaliforniarrak abesten dituen kantu guztiak bere anaia Finneasekin batera konposatzen ditu. Azken horrek bere produktore lanak egiten ditu ere, eta Billierekin batera igotzen da eszenatokietara. Abestien letrei erreparatuz gero, eta batzuetan fikziozko gaiak agertzen badira ere, gehienetan Billie eta bere anaiaren esperientzietan oinarritzen dira. Abeslariak baten baino gehiagotan aitortu duenez, hitzekin esatera ausartzen ez dena kantuan egitera atrebitzen da. Musikaren estiloa askotarikoa da. Bere kantuetan hip hop zein rythim and blues estiloak antzeman daitezke, denak ukitu pertsonalizatu batekin betiere.
Publicidad
Etorkizunean sortuko dituen abestiek ziur bat baino gehiago harritu egingo dutela. Ikaragarria da Billie Eilish, ikaragarria da bere ahotsa eta ikaragarria da ere hain gaztea izateko barnean gordeta daukan talentua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión