Borrar
Erakunde ekologisten protesta Madrilgo goi bileran. BALLESTEROS

MUNDUAK LARRIALDI KLIMATIKOA OIHUKATZEN DU ETA GOBERNUEK BELARRIAK ESTALTZEN DITUZTE

EKOLOGIA ·

ekologistak martxan

Astelehena, 16 abendua 2019, 22:26

Comenta

Klima Aldaketarako Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren (COP25) Alderdien 25. goi-bilera Txilen egitea aurreikusita zegoen, baina azken orduan Madrilera joan zen, protesta sozialen eta Txileko Gobernuaren ondorengo errepresioaren ondorioz. Topaketa hau, anbiziarentzako gailur bezala ulertzen zen. Hau da, larrialdi klimatikoaren aurkako borrokan benetako konpromisoak hartzeko bidean aurrera egitea lortzeko gune bat. Parisko Akordio eskasa zehaztu nahi zen; izan ere, komunitate zientifikoak agerian utzi duenez, itun global hori ez da gai planetaren tenperaturaren igoera 2 ºC-tik oso behera mantentzeko, eta, ahal dela, 1,5 ºC-tik behera.

Madrilen espero zen anbizioa funtsezko hiru alderditan zehaztu behar zen: konpromiso berriak aurkezteko egutegia, hurrengo goi bileran konpromisoak egokitzeko eramango den prozesua eta Lehendakaritzak emisioen murrizketa handitzeko eta finantzaketa aurrera ateratzeko duen beharraren seinale.

COP25 hau ez da gai izan 2020ko lehen seihilekoan Pariseko Akordioaren pean konpromiso berriak jartzera behartzen dituzten aurreikusitako epeak mantentzea lortzeko. Horrek erraztu egingo zukeen hurrengo Klimaren Goi Bileran (COP26 Glasgowen) nazioarteko komunitatea behartu ahal izatea argibide zientifikoak betetzera. Horren ordez, adierazpen sinboliko bat argitaratu da berriro, operatiboa baino gehiago (konpromiso nazionalak 2020ko bigarren erdian argitaratzeko aukera ematen duena), goi-bilera honetako erabakiek gizarte zibil osoan eragin duten etsipena arintzen saiatzeko.

Bi aste hauetan negoziazioak oso zailak izan dira, eta oztopo ugari izan dituzte. Gero eta nabarmenagoa da nola herrialdeen jarreren arteko zatiketak tirabirak eragiten dituen, eta horiek Parisko Akordioaren helburuak murrizten amaitzen dute. Horren froga da azken akordioa aurreikusitako data baino egun eta erdi geroago itxi dela, herrialde txiki eta pobretu batzuk bertan ez zeudenean, eta horrek negoziazioetan eragiteko gaitasuna kendu die.

Era berean, onartezinak diren bi gertaera nabarmendu behar dira: batetik, herrialde kutsagarrienek (AEBek, Saudi Arabiak, Brasilek edo Txinak, esaterako) eztabaida askotan dituzten blokeoekin eta erabateko anbizio faltarekin betetzen duten papera. Bestetik, lan talde guztietan giza eskubideen hizkuntza zalantzan jartzea. Giza Eskubideen Gutuna babestea eta errespetatzea gutxieneko betebeharra da, eta Nazio Batuek ez lukete inola ere zalantzan jarri behar.

Azken emaitza gisa, akordio ahul batekin egin dugu topo, eztabaida garrantzitsuak atzeratu dituena eta aldeetako inori anbizio handiko konpromisoak abiarazteko gai izan ez dena. 6. artikulua onartzeko ezintasuna horren froga da. Puntu horren gaineko blokeoa negoziazioetan porrot gisa bizi izan bada ere, Ekologistak Martxan taldearentzat ez da hala, karbono-merkatuak zein garapen garbiko mekanismoak justizia klimatikoari eta sozialari mesede egiten ez dioten tresnak baitira.

Hurrengo bileretarako atzeratu diren gaien artean, egokitzapenarekin zerikusia duten gaiak aipatu dituzte, herrialde batzuek beren egokitzapen planen inguruan kontuak eman ez izanak akordioak hartzea eragozten baitu. G77k eta Txinak eta EBk uste dute blokeoa desengainua dela, eta negoziazio-prozesuan konfiantza galtzen duela. Halaber, nekazaritzaren zeregina atzeratu egin da klima-aldaketaren aurkako borrokan eta itsasoko eta aireko garraioaren isurketen kontabilitatean.

Beste behin ere, gailur horietatik kutsatzaile handiak botatzeko beharra alboratu du COP25ek. Are gehiago, babesletzaren bidez, klimaren degradazioaren erantzule diren enpresak berdez garbitzeko erakusleiho bihurtu da Klimaren Goi Bilera, eta politikariengana eta negoziatzaileengana iristea lortu du.

Onartezina da petrolio-enpresa handiei, abiazio zibilekoei eta itsasokoei, meatzariei eta elektrikoei, ekonomia deskarbonizatzeko ibilbidea baldintzatzen jarraitzea. Berotegi-efektuko gasen emisioa nabarmen murriztea lortzeko produkzio-sistema eraldatzea lortzen duen plangintza egoki batek bakarrik geldiaraziko du larrialdi klimatikoa.

Horregatik guztiagatik, Ecologistas en Acción elkarteak bat egin du gizarte zibilaren plataformen azken ondorioarekin, Klimaren Goi Bileraren barruan: «COP25ek huts egin die pertsonei eta planetari. Jendearen boterea, justizia klimatikoa». Climate Action Network erakundeak adierazi duenez, «inoiz ez zen ikusi zientziaren eta jendearen eskaeren arteko hain deskonexio handirik gobernuen eztabaida eta proposamenekin».

Klimaren Goi Bilera honen emaitza hain etsigarria izan arren, gizarte zibilak ez du bere bidetik atzera egiten. Gizarte mobilizazio masiboen balorazioa, gainera, itxaropentsuak dira. Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxan erakundeko Klima eta Energia arduradun Javier Andaluzek zera adierazi du: «Ikusi den bezala, presio sozialak lortu du herrialde batzuentzat ezinezkoa izatea goi bilera honetatik irtetea azken hilabeteetako herritarren oihua zapuztuko duen akordio txar batekin. Kalera ateratzen jarraituko dugu, zientziari kasu egin eta justizia klimatikoa eskatzen jarraitzeko».

Nuria Blazquezek, Ecologistas en Accion- Ekologistak Martxan erankundeko Garraioa arduradunak, honako hau gaineratu du: «Gure etorkizunagatik, baina baita gure orainagatik ere, eta Hegoalde Globaleko milaka pertsonaren orainagatik – Batez ere landa-eremuko herriak eta indigenak –, horiek baitira egoera hau sortzen gutxien lagundu dutenak eta dagoeneko larriki pairatzen ari direnak. 2020. urtea mobilizazio klimatikoen urtea izendatu dute, eta hala izango da. Ez dugu alternatibarik, B Planeta ere ez dugu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo MUNDUAK LARRIALDI KLIMATIKOA OIHUKATZEN DU ETA GOBERNUEK BELARRIAK ESTALTZEN DITUZTE

MUNDUAK LARRIALDI KLIMATIKOA OIHUKATZEN DU ETA GOBERNUEK BELARRIAK ESTALTZEN DITUZTE