Goizeko 10etan abiatu zen Nafarroako ikastolen jaia, inaugurazio ekitaldiarekin. NAFARROA OINEZ

Milaka euskaltzalek euskara erein dute Nafarroako erdialdean

Tafallan igandean ospatutako Nafarra Oinez arrakasta hutsa izan zen antolatzaileen esanetan

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 17 de octubre 2022

Milaka euskaltzalek euskara erein zuten Nafarroako erdialdean igande honetan. Tafallan ospatutako Nafarra Oinez arrakasta hutsa izan zen antolatzaileen esanetan. Izan ere, ia 2 kilometroko hiri-zirkuitua eta lau eremuak (Hazi, Kimu, Sustrai eta Zuhaitz) jendez gainezka egon ziren goizean goizetik.

Publicidad

Egitarau anitza ospatu zuten, publiko guztien gozagarri izan zena. Erronka lehiaketak arrakasta ikaragarria izan zuen. Bertan Nafarroako ikastoletako ikasleek parte hartu zuten, eta San Fermin ikastolako taldea suertatu zen garaile. Tafallako ikastola bigarren sailkatu zen eta Baztango ikastola hirugarren. In bideo lehiaketan, aldiz, lehen tokia Jaso Ikastolarentzat izan zen, eta bigarren postua Tafalla Ikastolarentzat. Rural Kutxak emandako saria, bestalde, Zangozako Ikastolak eraman zuen.

Goizeko 10etan abiatu zen Nafarroako ikastolen jaia, inaugurazio ekitaldiarekin. Bertan Garcés de los Fayos Ikastolako Paula Arreguik eta Aritz Azcarate presidenteak, Elena Zabaleta Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakariak eta Josu Reparaz zuzendariak eta beste hainbat ordezkari politikok parte-hartu zuten. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, guzti hauexek 4 eremuak bisitatu ahal izan zituzten gaiteroen musika hotsekin girotuta, eta Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin ere.

Eguerdiko hamabietan, berriz, Tafalla Kulturgunean, Nafarroako Ikastolen Elkarteak Iparla elkartea omendu zuen, egitasmo honetan duen inplikazioa balioan jarriz. Elkarte honek musutruk prestatzen du mokadua jaiaren eguneko protokolorako. Ondoren, Tafallako Ikastolako ikasle ohi Sury Belloso Nafarroako udalerri honetako txistulariekin batera aritu zen.

Ekitaldiaren azken minutuetan, Nafarroa Oinez-en testigua hartu zuen Etxarriko Andra Mari Ikastolak, bertako lehendakari Gotzon Pérez eta Iñigo Orellan zuzendariak, Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkarien eskutik. Jada datorren urteko Nafarroan Oinezen prestaketa lanak hasiko dira Etxarrin.

Publicidad

Nafarroa Oinez 2022ren antolakuntzak eskerrak eman nahi izan zizkien Tafallara euskara eta ikastolak bultzatzera bertaratu ziren pertsona guztiei, baita hauxe ospatzea posible egiten duten milaka boluntarioei ere.

Bertan ikastolen eredua mahaigaineratu zuten, honi balioa emanez. Testuinguru horretan Tafallako Ikastolak euskara hizkuntzaren alde eginiko lan eskerga goraipatu nahi izan zuten. Era berean, eragile politikoei ausardia eskatu zieten ekintza zehatzekin ikastola honen proiektua finkatzeko, kalitatezko euskarazko hezkuntzaren eremuan erreferente izaten jarraitu ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad