Michael, Ayrton, Félix... Bizitzako etapak pertsonaia ezagunen heriotzetan
Harmailatik ·
Agur esan digu Robinsonek, duela 26 urte Senna joan zen egun pare bat baino lehenagoHaurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna... Jende askok betetako urteen arabera bereizten ditu. Nire kasuan, berriz, atzera begiratzean pertsonaia famatuen heriotzek bereizten dituzte etapa horiek. Haurtzaroa, adibidez, Félix Rodríguez de la Fuente zendu zenean bukatu zela gogoratzen dut orain. Gezurra da, noski. Lau urte ez nituen momentu horretan. Oroimena gezurrontzia da, baina normalean ez gara bere irrealtasunez konturatzen.
Publicidad
Nerabezaroa, aldiz, Ayrton Senna gidari brasildarraren finean jartzen dut nik. Maiatzaren lehenengoan izan zen, 1994an. Duela 26 urte. Atzo balitz bezala gogoratzen dut. Nola bere autoa pistatik atera zen... Sinestezina oraindik ere. Italian gertatu zen istripua, Imolako zirkuituan. Tamburello bihurgune famatu eta madarikatuan.
Historiako gidaririk onena. -ixo! ez dago zer eztabaidatzerik-, Tamburello bihurgunea hartu ezean pistatik lerro zuzenean irten zen 305 km/h-ko abiaduran eta horma baten aurka jo zuen. Aurreko eskuineko gurpila askatu eta kaskoan jo zion; aurreko haguneko perdigoi batek, berriz, kaskoa eta bisera zeharkatu zizkion, eta hausturak eragin zizkion garezurrean, masa entzefalikoa galduta. Perdigoia bi zentimetro gorago, bi bakarrik, igaro izan balitz, Ayrton ez zen gaur hilda egongo.
Hamazortzi urte bete nituen uda horretan. Heldutasunaren hasiera, diote. Baliteke. Betirako den etapa berria. Inoiz ez gara zahar egiten. Nahi ez badugu behintzat. Eta horretan negoen, nago, koronabirusa heldu zen arte eta, bat-batean, sorpresa, asteartean jakin izan genuen Michael Robinson utzi egin gaituela. Kirolari normala izandakoa, nahiz eta Liverpoolekin Europako Kopa bat irabazi zuen, komentarista erraldoia bihurtu zen Espainian.
Seguruenik anekdotak inork ez bezala kontatzen zituelako. Eta hainbeste zituen... Zer pena! Leicesteren jaio bazen ere (britaniarra beraz), Irlandarekin nazioartean jokatu zuen. Ama esmeralda izatearen abantailak. Baina gure artean Osasunak fitxatu zuenean bere erreakzioa da gogokoean. Robinson berak azaldu zuen maiz. «Mapa hartu eta ea Osasuna hiria non zegoen begiratu nuen. Ezin aurkitu. Orduak bota nituen hor, Osasuna ezin aurkitu. Eta Iruña zen!!!».
Publicidad
Agur Robin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión