La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Monolitoa aurkitu zutenek argazki hau igo zuten beraien sare sozialetan Instagram: @utahdpsaerobureau

Metalezko monolito misteriotsu bat aurkitu dute Utahko basamortuko urruneko eremu batean

Ia hiru metroko altuera dauka eta '2001: Odizea espazioan' pelikularen oso antzerakoa da

NAHIKARI CAYADO

Miércoles, 25 de noviembre 2020, 20:02

Utahko Segurtasun Publikoko Departamentuko funtzionario batzuek ezusteko aurkikuntza bat egin dute: hiru metro inguruko altuera duen metalezko monolito misteriotsu bat aurkitu dute helikopteroan zioazenean, «ezerezearen erdian» kokatuta. Horrela adierazi dute behintzat beraien Instagramako kontuan aste honetan bertan.

Publicidad

The Guardian egunkariak jakinarazi duenez, egitura lurrean dago landatuta, eta bere gainazal distiratsuak kontraste handia egiten du Utahko basamortuaren urruneko eremu horretan nagusi diren harkaitz-formazio handien kolore gorrixkarekin.

«Biologoetako batek ikusi zuen eta hara joan ginen hegan. Itxaron, itxaron, eman buelta, eman buelta! Hor atzean gauza bat dago, ikustera joan behar dugu! Hasi zen ohikuka. Horrela egin genuen eta nire hegaldiko urte guztietan aurkitu dudan gauzarik bitxiena dela baieztatu dezaket», azaldu dio Bret Hutchings helikopteroko pilotuak Utah-ko KSLTV telebista kateari. Gehitu zuenez gainera, gizonak egina zirudiela aitortu zuen, eta ez zerutik eroritakoa.

Kontatzen dutenez, monolitoak eta bere agertokiak Stanley Kubricken 1968ko '2001: Odisea espazioan' filmeko eszena ospetsuaren antza dute. «Bolada berriko artistaren bat edo 'Odisea espazioan' pelikularen fan handi bat izan dela uste dut«, adierazi du helikopteroko pilotuak. «Txantxetan ari ginen, gutako bat bat-batean desagertzen bazen, gainerakoek ihes egingo zutela», gogorarazi zuen Hutchingsek, broma artean.

Kuxkuxero asko basamortuan monolitoaren bila galduko diren beldur, hegaldiko tripulazioak ez du bere kokapen zehatza azaldu, The Guardian egunkariak argitu duenez. Bestetik, gainera, arte ederretan adituak direnek monolito misteriotsu hori desagertutako John McCracken artistaren eskulturen oso antzekoak direla nabarmendu dute, bere lanetako bat izan daitekeela airean utziz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad