Mercabilbaoren bilakaerak «modu positiboan egin du aurrera»
Bilboko Udalak nabarmendu duenaren arabera,, 135.502 tona merkaturatu ditu urteko lehen seihilekoan, hau da, urtarriletik ekainera bitarte
Zurekin
Miércoles, 14 de julio 2021, 20:53
Mercabilbao sozietate publikoa 135.502,3 tona elikagai saldu ditu 2021eko urtarriletik ekainera bitarte, iazko epe berean baino %0,05 gutxiago eta 2019koan baino %2,37 gehiago. Bilboko Udalaren arabera, banaketa zentroaren bilakaerak modu positiboan egin du aurrera, eta goranzko aurreikuspenak ditu, 2020ko 256.690 tonako datu historikoa gainditzeko.
Publicidad
Sektoreka, frutaren eta barazkien merkaturatzearen hazkundea nabarmendu da, 2020ko lehen seihilekoaren aldean salmentak %0,17 jaitsi diren arren (aurten 124.020,6 tona merkaturatu dira), 2019arekiko igoera %3,2koa izan baita.
Datu horiek berretsi egiten dute, beste behin ere, «bertako produktuen kontsumoak izan duen bilakaera, gertuko fruta denden salmentak gora egin duelako». Adierazi dutenez, «ohitura hori geratzeko etorri da, herritarrek euren 'auzoko' saltokiek eskaintzen dituzten produktu fresko eta osasungarriak begi onez ikusten dituztelako, Mercabilbaoko handizkako enpresen kalitate zigiluarekin».
Frutari dagokionez, kontsumitzaileek ohitura berberak dituzte, eta ez da ezer aldatu aurreko urteekin alderatuta: banana, laranja eta sagarra dira oraindik nagusi. Barazkien kasuan, tomatea, letxuga eta azalorea nabarmendu dira. Fruta eta barazki guztietatik, gehienak Espainiako Estatuko jatorrikoak dira (%86 inguru), eta gainerakoak inportatuak.
Arrainaren eta itsaskiaren kasuan, 2021eko urtarriletik ekainera, itsasoko produktuen 11.481,6 tona merkaturatu dira, 2020ko epe berean baino %1,3 gehiago eta 2019koan baino %7,4 gutxiago.
Azaldu dutenez, «itsasoko produktuen salmentak behera egin du azken urtean, baina 2020ko eta 2021eko datuak ikusita, bilakaera goranzkoa da berriro, batez ere Mercabilbaon erosten duen ostalaritza sektorea ia osorik ireki delako eta herritarrek konfiantzazko arrandegietara joaten jarraitzeko apustu irmoa egin dutelako».
Publicidad
Arrainari dagokionez, antxoa, legatza, txitxarroa, oilarra eta hegaluzea dira produktu nagusiak, eta itsaskiari dagokionez, muskuilua, barraskiloa eta txirla. Bizkaiko Golkoko portuek arrain freskoaren hornitzaile nagusiak izaten jarraitzen dute, Galiziaren aurretik. Galiziako portuak dira, berriz, itsaski gehiena hornitzen dutenak.
Udan: nektarina, paraguaioa, meloia...
Uda sasoian fruta da gehien eskatzen den produktuetako bat, eta auzoetako fruta dendak «hezurdun fruta» delakoaz eta udan ohikoak diren beste batzuez betetzen dira. Mercabilbaon, produktu arrakastatsuenak mertxika, nektarina, paraguaioa, meloia, sandia eta udako udareak dira.
Publicidad
Arrainaren kasuan, uda sasoi betean, hegaluzea nabarmentzen da, bere zapore eta kalitatearengatik, eta arrain hori da, zalantza barik, arrandegietako protagonista.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión