Aurtengo Mendi Film Bilbao Bizkaian festibalaren kartela. E. C.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian 60 luzemetraia eskainiko dira

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. jaialdi honetako omendu nagusiak

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 14 de noviembre 2019, 22:49

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian 60 luzemetraia eskainiko dira. Festibala abenduaren 6tik 15 era bitartean ospatuko da Bilbon. Sail Ofizialean 56 ekoizpen sartu dira, 13 herrialde ordezkatuz. Zabaldi sailean, berriz, beste 3 film, 2 herrialde ordezkatuz. Ekoizpenak BBK Aretoan, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian eskainiko dira.

Publicidad

Jada salgai daude abenduaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den hasiera ekitaldiko sarrerak. Zinema festibal hau zabalduko duen filma 'The Last Mountain' izango da, 2019ko Sail Ofiziala ireki zuen lana, hain zuzen. Sarrera salmenta orokorra, aldiz, datorren astean jarriko da martxan.

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. jaialdi honetako omendu nagusiak, WOP Sariaren aitortzaren bitartez. Garaikur honen banatze ekitaldia abenduaren 14an egingo dute BBK aretoan ospatuko den hitzordu berezi baten bitartez.

Sarituak hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe burutu izan dituen nazioarteko lehendabiziko bikotea da. Duela 25 urte egin zuten euren zerrendako lehen zortzimilako espedizioa, eta 2017an igoi zuten azken zortzimilakoa. Urte luze hauetan bikoteak hainbat abentura bizi izan ditu, Romanoren gaixotasuna tarte. Nivesek senarra sendatu bitartean goi-mendietako erronka etetea erabaki zuen. Hezur-muin transplante bi jaso ondoren, Romano sendatu egin zen, eta hala, munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari ekin zioten.

Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa anitzatesten ditu WOP-The Walk On Project Fundazioaren Sariak. Bestalde, Mendi Film Festivalen aurreko edizioetako omenduak honako hauek izan ziren: Josep Manuel Anglada (2015), Sir Chris Bonington (2016), Peter Habeler (2017), eta Juanjo San Sebastian (2018), Jeremy Collins (2014).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad