Borrar

Mendebalde-ekialde

Familiakoak izan gabe, Philippe eta Nikolasanaiak baino gehiago izatera iritsi ziren

Larunbata, 11 ekaina 2022, 02:06

Comenta

Philippe Sandsek idatzi du aspaldi irakurri dudan libururik gomendagarriena: 'Ekialde-Mendebalde kalea'. Liburu mardula da eta, Sands, lanbidez, ez da idazle, legegizon baizik. Hala ere, testu bizia ekarri du, arnasa handikoa, tragikoa, pentsamenduaren kizkurrak eta oroimenaren adatsa ere lazten dituena. Sakonera iristen den arintasuna erakusten du, nola tanta txiki batek zulatzen duen lur bigun hezea. Edo egileak gogorarazten duen aipua begiaren zelaira ekarriz: «Denean zegoen arrakala, hortik barrena sartzen zen argi izpia». Leonard Cohen.

Izpiak arrakala handitzen, zabaltzen, ikusgarriagoa egiten du; arrakala, nolabait, itxi egiten du, agerian utziz.

León Bucholz, Philippe Sandsen aitona, Lembergen jaio zen, orain Ukrainako Lvov, eta bada Leopolis ere deitzen dionik. Eserleku bat omen zegoen hiri horretako plaza batean, justizia-jauregiaren aurrean, aldiro nazionalitatez aldatzeko joera zuena: orain poloniarra, gero austriarra, ondoren sobietarra, tarteka nazien mendeko, azkenik, dakigunez, ukrainarra. Eserleku batek historia asko dakizki, eserlekuan esertzen direnek ikusi eta esandakoak, noski.

Lembergen sortu eta zuzenbidea edo legegintza ikasi zuten bi pertsona aipatu behar liburuaren mamia dastatzeko: Hans Lauterpacht eta Rafael Lemkin. Biek ala biek senide eta adiskide gehienak galdu zituzten nazien eskuetan, juduak baitziren arrazaz. Lauterpachtek Londresera ihes egiteko modua aurkitu zuen. Han nolabaiteko ospea lortu zuen legegileen artean. Cambridgen irakasle eta Freuden solaskide. Berari zor diogu «Gizartearen aurkako krimena»ren kontzeptua. Lauterpachten iritzian, gizabanakoa, pertsona indibiduala, da zuzenbidearen neurri nagusia. Rafael Lemkinek ere, ingurukoak galdu ondoren, ihes egitea lortu zuen. Estatu Batuetan eman zioten babesa eta, bere herrikideak bezala, ospea lortu zuen zuzenbidearen arloan. Lemkini zor diogu, «genozidio»aren kontzeptua. Gizabanakoarenganako ikuspegia albora uzteke, Lemkinek garrantzi handiagoa ematen die gizartearen barruan bizi eta iraun nahian borrokatzen diren taldeei, legearen babesa eskaintzeko orduan.

Hans Frank, Poloniako gobernuburua Bigarren Mundu Gerran, lurralde hori naziek hartu, okupatu eta urrundu zutenean, Nurembergen epaitu eta kondenatu zituzten buruzagi nazietako bat zen. Urkamendian hil zuten. Hans Frankek ezagutzen zuen Lemberg hiria, egoitzetako bat han izan baitzuen.

Nurembergen Hans Lauterpachten tesia nagusitu zen. Genozidioa ez zen kategoria juridiko izatera iritsi, orduan bederen.

Liburuaren lezioa ez da epaiketarekin amaitzen. Nikolas Frankek, Hans Franken semeak, Philippe Sandsi lagundu zion arbasoen arrastoen bila. Aitaren oroimena deitoratu zuen. Arrasto-bilatze horretan, adiskidetasunaz gainera, zerbait berezia sortu zen bien artean. Historia umezurtz-fabrika bat da, eta umezurtz izaerak, askotan, ez du zerikusirik ahaidetasun eta familia ikuspegiekin. Familiakoak izan gabe, Philippe eta Nikolas anaiak baino gehiago izatera iritsi ziren. Minean minduak.

Beste ondorio bat, liburua irakurrita. Ez da egia edozeinek eleberri bat idatz dezakeela, nahiz gurean edozeinek idatzitako edozeinkeriak irakurtzen diren. Philippe Sandsek eleberri apartekoa idatzi badu, lana hartu duelako da eta, noski, nobelak idazteari buruzko ezagutza ere baduelako.

Liburuan Curzio Malaparteren historia ere kontatzen da, Hans Franken gonbidatu izan baitzen, kazetari gisa aritzen zen garaian. Irakurtzen dena ez nuke esango haren oroimenaren salbagarri denik. Idazleak ere, egoera latz eta tamalgarrian, bere hautua egiten du: hiltzaileen alde ala biktimen ondoan. Gero, damua, lantua eta letren karranka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mendebalde-ekialde

Mendebalde-ekialde