Borrar
Adobestock

'Memeka' euskarazko meme-lehiaketa martxan da

Hamabost eta hamazortzi urte bitarteko nerabeei zuzenduta, lehiaketa honek gazteak euren sormena euskaraz adieraztera gonbidatzen ditu

Asteartea, 30 iraila 2025

Comenta

Memeka lehiaketaren edizio berria jarriko dute martxan asteazken honetan, memeak sortuz gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko. Jakina denez, interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketa satirikoan oinarritzen dena.

Hau da, memeak komunikazio elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko. «Umorea, satira eta ironia lantzen dituzte gazteek grafikoen bidez, eta hizkuntza funtsezko elementua bilakatzen da jolas horretan», diote ekimena antolatzen duten Azkue Fundazioa eta Iametza enpresaren arduradunek.

Beraz, euren hitzetan, «euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik, euskal hizkuntzak eta kulturak aro digitalean garrantzitsuak eta zirraragarriak izaten jarrai dezaketela ikusten duten bitartean».

Zer nolako pausoak eman beharko dituzte meme horiek sortzeko? Bada, gazteek irudi garbiak eskuratu ahal izango dituzte memeka.eus webgunean, eta gero, irudiotan testuak txertatu. Letra tipoaren kolorea eta mota pertsonalizatzeko aukera ere izango dute, irudiaren gainean erabiltzeko eranskailu (sticker) ezagunak ere izango baitituzte eskura. Memeak argitaratuz gero, Memeka webguneko katalogo orokorrean kontsultatu eta erabili ahal izango dituzte gainerako erabiltzaileek.

Lehiaketaren ezaugarriei dagokienez, 15-18 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da, beraz, lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileak 15-18 urte artean dituela baieztatu beharko du; memeak sortzeko memeka.eus plataforma erabili beharko da, bertan dauden oinarrizko irudiak erabiliz; memeen gaia librea izango da, baina memeetan txertatuko diren testuak euskaraz idatziak egon beharko dute; ez dira onartuko eduki iraingarriak edo errespetuzkoak ez direnak, ezta kalitate-maila nahikorik ez dutenak ere. Memeren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da argitaratuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da; bi sari egongo dira: Webgunearen bidez bozka kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bata, 200 euro. Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bestea, 150 euro.

Hori gutxi balitz, saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Memeka' euskarazko meme-lehiaketa martxan da

'Memeka' euskarazko meme-lehiaketa martxan da