AEK-ko kideak, astelehen honetan, Bilboko Plaza Berrian. J. Echevarría

Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan: «Euskara hurbil, zu urrun heltzeko»

Alizia Iribarren koordinatzaile nagusiak 2023-2024 ikasturteko aurkezpena egin du gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Lunes, 4 de septiembre 2023

Iraila hasi da eta horrekin batera asmo berriak. Horietako bat euskara ikastea edo gure maila hobetzea izan daiteke, eta horretaz jabetuta, Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak euskaltegien matrikulazio kanpaina berria aurkeztu du astelehen honetan, Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitzan eskainitako agerraldian.

Publicidad

«Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan egoera hobetzeko... Azken ikasturteek erakutsi dute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela, izan ere, milaka herritar hurbiltzen dira euskara ikastera nahiz praktikatzera», adierazi du.

Berarekin batera, Aize Otaño, Aitziber Balantzategi, Iñaki Urkijo, Xabi Gartzia, Bixente Claverie, Lurdes Etxezarreta eta Galder Lizarralde AEK-ko kideak egon dira, eta agerraldia aprobetxatu dute Euskal Herrian 100 euskaltegi baino gehiago daudela azaltzeko, baita horien bidez AEK beste hamaika herritara iristen dela azpimarratzeko ere. «Online-ikastaroen bidez, gainera, herritarra dagoen txokoraino (enpresa, elkarte...) helduko da AEK. Beraz, 'Euskara hurbil, zu urrun heltzeko' lelo berriak dioen bezala, hurbil izango gara, herritarrak urrun heltzeko, euskarak zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira».

Halaber, nabarmendu nahi izan dute «AEK-ko 500 irakasleak ikasleen ondoan» egongo direla, eta «daukaten onena» eskainiko dietela aurrez aurreko eta xede bereziko taldeen bitartez, besteak beste. Horiek horrela, «zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla euskaltegietara, izan ere, herritarrek aukera ugari dute urrian hasiko den ikasturtean, hala nola, autoikaskutza, jardun konbinatua...», diote.

Azkenik, astelehen honetako agerraldian ere azpimarratu nahi izan dute erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Administrazio nagusiek...) dirulaguntzak emango dituztela. «Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua doakoa da, maila euskaltegian nahiz deialdi ofizialetan lortuz gero. Gainera, iaztik, aukerak zabaldu dira eta C1 mailara iritsiko da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat».

Publicidad

Hala ere, administrazio bakoitzak dirulaguntzak modu batera edo bestera kudeatzen dituela azaldu dute, eta ikasleak horiei buruzko informazioa euskaltegian bertan jaso ahal izango duela: «Administrazioaren arabera nola eskatu beharko duen azalduko zaio, eta nahi duenak informazio hori webgunean ere topatu ahalko du». Bestalde, Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait handitu direla azaldu dute, eta «Iparraldean euskara ikasteko diru-partida ere bada».

Beraz, euskara ikasi edo zure maila hobetu nahi baduzu, kontuan izan AEK-ko euskaltegien matrikulazio kanpaina hasi dela, eta hamaika aukera dituzula.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad