Borrar

Mario Kart 8 Deluxe arrakastatsua euskaratu du Game Erauntsia Elkarteak

Euskaratutako bertsioa Nintendo Switch bideojokoen kontsolarekin zein Yuzu eta Ryujinx emuladoreekin jolas daiteke

Paul Picado

Osteguna, 5 maiatza 2022, 20:42

Comenta

Mario Kart 8 Deluxe arrakastatsua euskaratu berri du Game Erauntsia Elkarteak. Dagoeneko hainbat bideojoko itzuli ditu eta oraingoan Mario Kart-en azken bertsioaren txanda izan da. Nintendok 2014. urtean kaleratu zuen lehen bertsioa, Wii U kontsolarako zena, eta Game Erauntsiak 2017an euskaratu zuen.

Hala ere, gerora hainbat berritasun gehitu dizkio, besteak beste, eduki, zirkuitu, pertsonaia eta ibilgailu berriak, eta Deluxe bihurtu da. Bada elkarteak orain arte argitaratu dituzten lehen zortzi zirkuituak euskaratu ditu, hots, 2.0 bertsioa. Horren adibide bat ere jaso dute YouTubeko kanalean.

Hala nola, menuetako testuak, eta hainbat elementu euskaratu dituzte, eta horren ondoren bideojokoan sartu dituzte. Horretarako, elkarteak dioen moduan, kanpoko laguntza ere izan dute, Mario Kart Translation Project-eko Atlas kidearena hain zuzen, irudi berriak sortzeko batik bat.

Hori horrela, euskaratutako bertsioa Nintendo Switch bideojokoen kontsolarekin zein Yuzu eta Ryujinx emuladoreekin jolas daiteke. Dena den, jolastu aurretik zenbait urratsi jarraitu behar zaie, Game Erauntsia Elkartearen webgunean bertan ikus daitezkeenak, hemen.

Lasterketen bideojokoa da Mario Kart, eta Super Mario frankiziaren pertsonaiak agertzen dira. Lehen bideojokoa Super Mario Kart izan zen, 1992. urtean Super Nintendo bideojokoen kontsolarako kaleratutakoa, eta arrakasta itzela izan zuen. Harrezkero, beste zazpi bertsio egin ditu eta Deluxe delako zortzigarren hau, orain arteko salduena izan da: 50 milioi baino gehiago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mario Kart 8 Deluxe arrakastatsua euskaratu du Game Erauntsia Elkarteak

Mario Kart 8 Deluxe arrakastatsua euskaratu du Game Erauntsia Elkarteak