Marian Fernandez zinema ekoizleak SADE saria irabazi du
Nafarrak bere ibilbidean 24 laburmetraia eta dozena bat film luze baino gehiago ekoitzi izan ditu
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 9 de septiembre 2019, 21:29
Marian Fernandez zinema ekoizleak SADE saria irabazi du. Txintxua Films-eko sortzailea eta egun IBAIA izeneko Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen buru denak, Donostiako konpainiak zinemaren sektoreko profesional bikainak saritzeko asmoz ematen duen seigarren aitortza jasoko du.
Publicidad
Sari honen bitartez euskal konpainia honek Marian Fernandez nafarrak euskal eta espainiar zinemari egindako ekarpen garrantzitsua omentzea erabaki du. Izan ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidean 24 laburmetraia eta dozena bat film luze baino gehiago ekoizten lagundu du. Garaikurraren emate ekitaldia datorren irailaren 12an ospatuko da Donostiako Astoria 7 hotelean.
Iruñeako zinema ekoizlea «Amama», «Dantza» edota «Oreina» bezalako film berritzaileetan eta «Belarrak», «Soroa» edo «Plagan» luzemetraietan esku hartzeagatik da ezagun.
Bere zine ibilbidearen lehendabiziko urteak Sogecine produkzio taldeko laguntza lanetan eman zituen. Bertan Alejandro Amenabarrekin batera «Besteak» eta «Itsasoa barruan» bezalako proiektuetan murgilduta ibili zen eta baita Javier Fesseren «Mortadelo y Filemón» lanean.
Fernandezek Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitatean eta Zinema New York Unibertsitatean. Ekoizle lanetan 1997. urtean hasi zen laburmetraien generoan, «Mon petite, mon amour» eta «Razielen itzulera» lanetan. Harrezkero 24 laburmetraia zuzendu izan ditu.
Asier Altuna zinemagilearekin batera 2008. urtean «Txintxua Films» ekoiztetxea sortu zuen. Ekoiztetxe honek «Bertsolari», «Amama», «Sipo Phantasma», «Dantza» edota «Oreina» bezalako lanak sortu ditu. Amenabar zinemagileaz gain, Koldo Almandoz, Telmo Esnal edota Asier Altunar zuzendariekin batera aritu da elkarlanean. Gainera, «Mar Adentro» edota «Los Otros» film ospetsuetan hartu du esku.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión