Mairu Antzerki Taldearen 'Intxaurra' antzezlana ikusgai izango da abenduan, Aramaion
Bertako Kultur Etxean izango da emanaldia, abenduaren 30ean
Paul Picado
Viernes, 2 de diciembre 2022, 20:04
Mairu Antzerki Taldearen 'Intxaurra' antzezlana ikusgai izango da abenduaren 30ean, Aramaioko Kultur Etxean, aurrerago zehaztuko duten ordutegian. Manex Fuchsek zuzenduta, Ainara Ribera, Gaizka Sarasola, Iban Garro, Josune Etxepare, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril arituko dira antzezle gisa.
Publicidad
Antzezlanaren protagonista Terexa izeneko emakumea da, baina antzezlanaren izenburuari erreparatuz gero, intxaurrek ere badute bere protagonismoa. Izan ere, Terexa gaixorik dagoen arren, ez dago bere osasunaz kezkatuta; kezkatzen duen gauza bakarra bere etxe ondoan dagoen intxaurrondoa da.
Onddo batek harrapatu du arbola eta gaixorik ere badago. Horren ondorioz, hazten diren intxaurrak usteldu egiten dira erori aurretik. Beraz, gaixotasunari aurre egiten saiatuko da, baina ez du konponbiderik aurkitzen. Horrek, bere gaixotasunean ere eragingo du, larri dagoenez, okerrera egiten ari baita.
Gaixo dagoen bitartean zenbait pertsonaren bisita jasoko du etxean, hala nola, herriko medikuarena eta Xorrotxarena, gaztetako lagunarena. Baina ez dira bisita bakarrak izango. Ametsetan, Ganix birraitonarekin, Martin osabarekin eta amarekin ere elkartuko da, eta horiei esker, bere familiaren historia ezagutuko du.
Terexaren sentimenduak eta emozioak agerian geratuko dira, eta gainera, tiradera batean, maitasun karta batzuk ere aurkituko ditu, eta bere arbasoen istorioari buruzko informazio gehiago eskuratuko du.
Publicidad
Mairu Antzerki Taldeak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du antzerkigintzan, eta joan den azaroaren 18an estreinatu zuen 'Intxaurra' antzezlana.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión