

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hitzordu batek bosgarren edizioa betetzen duenean, dagoeneko tradizioan bihurtu dela esan dezakegu. Horixe gertatzen da 'Mahasti Artean' gastronomia, kultura eta natura batzen dituen jaialdiarekin, aurten irailaren 13tik 15era Gorbeialdean ospatuko dena. Aurreko edizioak Bakion, Urdaibain, Txorrierrin eta Enkarterrin izan ziren, eta orain «leku sinestezin batera itzuliko gara, paisaiarik onenetan zentzumen guztiak elikatzeko», diote antolatzaileek.
Zehazki, Usansoloko Berez Galanta upategia eta Dimako Garena jatetxea izango dira txakolina kontzertuekin, komediarekin, yogarekin, gastronomiarekin eta naturarekin uztartuko duten eszenatokiak. Parte hartuko duten artisten artean Gari Hertzainak-eko abeslari ohia, Gari & Maldanbera bandarekin, Lorelei Green taldea eta Zigor DZ DJa izango ditugu. Halaber, 'The Wine Up Comedy' komediarekin ardoaren munduari umore ukitu bat emateaz arduratuko den Sheila González aktoreak eta Miren Mentxaka yoga irakasleak ere gozaraziko gaituzte. Gainera, jaialdian zehar, «euskal gastronomia hain leku onean uzten duten» Jatorri Deituran erregistratutako 36 upeltegietako batzuen txakolinak eta produktu eta lehengai onenekin egindako errezeta aberatsak zerbitzatuko dira.
Programa, xehetasun guztiekin
Irailak 13, ostirala Mahasti Komedia, The Wine Up Comedy taldearekin. Lekua: Garena Jatetxea (Dima). Ordutegia: 19.00etatik 21.30era. Komedia saio dibertigarria Sheila González aktore, monologista eta ardoaren maitalearen eskutik. Barre-algarak eta ardo ona, ikuspegi paregabeekin. Dastatzeko, Garena txakolina, eta Ugabe eta Gure Ahaleginak taldeek prestatutakoak, Idiazabal gazta eta artisau-ogia.
Irailak 14, larunbata Mahasti Yoga. Tokia: Berez Galanta Upategia (Usansolo). Ordutegia: 11.30etik 14.00etara. Yoga praktika Miren Mentxakarekin, Berez Galanta Upategiko mahastiari begira. Ondoren, Berez Galanta, Talleri Berria eta Magalarte Lezama upategietako lau txakolin dastatuko dira, bertako produktuekin egindako lau pintxorekin | Mahasti Musika. Tokia: Berez Galanta Upategia (Usansolo). Ordutegia: 19.00etatik 22.00etara. Musika, txakolina eta mahasti magikoa iluntzean. Gari & Maldanbera eta Lorelei Greenen kontzertuak. Berez Galanta, Bizkaibarne eta Uriondo upategietako lau txakolin dastatuko dituzte bertaratutakoek Idiazabal gaztarekin.
Irailak 15, igandea Mahasti Gourmet. Tokia: Garena Jatetxea (Dima). Ordutegia: 12.30etik 14.30era. Michelin izar bat duen Garena Jatetxeko mahastian barrena ibilaldia, kartako lau pintxo dastatzeko aukera, Garenako eta Butroi eta Gorka Izagirre upategietako lau txakolinekin. Zigor DZ disko-jartzailearen zuzeneko musika eta bista ezin hobeak.
Beraz, interesa baldin baduzu, jakin ezazu sarrerak eta jaialdiaren informazio osoa Bizkaiko Txakolinaren webgunean eskura dezakezula. Bi ibilbide daude: Bilbao-Galdakao-Usansolo-Berez Galanta eta Bilbao-Lemoa-Igorre-Garena Jatetxea, eta antolatzaileek doako autobus zerbitzua jarri dute jaialdira joateko autoa etxean uztea erabakitzen duten guztientzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.