Maddi Agirre gasteiztarrak jantzi du Arabako eskolarteko txapela
Maddi Agirre, Hegoi Amabizka eta Eukene De los Aires, Aramaioko Danel Herrarte eta Gari Arexolaleiba eta Aguraingo Beñat Cano izan ziren hiru eskualdeetan egindako topaketetan aukeratutako 6 finalistak
Zurekin
Lunes, 17 de mayo 2021, 11:28
Bertsoa bizi gazte eguna ospatu zuten larunbatean Aguraingo Harresi Aretoan eta bertan jokatu zen ere Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ospatu zuten. Goizeko hamarretan lehiaketara aurkeztutako bideoklipak eta mokoka formatuko bideo laburrak proiektatu ziren eta bertan jakinarazi zen zeintzuk izango diren irailaren 1, 2 eta 3an Manurgako egonaldia sari moduan eskuratu duten gazteak. Oion eta Kanpezun geratu da saria, zalantzarik gabe San Isidro egunaz behar bezala ospatuko dutena.
Publicidad
Bertsozale.eus-en informatu dutenez, bat-bateko saioaren unea heldu zen gero. Gasteizko Maddi Agirre, Hegoi Amabizka eta Eukene De los Aires, Aramaioko Danel Herrarte eta Gari Arexolaleiba eta Aguraingo Beñat Cano izan ziren hiru eskualdeetan egindako topaketetan aukeratutako 6 finalistak. Mikrofonoa babesteko zorroak jarri ta kendu, maskara jarri esertzean, kantatzeko kendu … Urrian jokatu zen 2020ko finala, eta aurtengoan ongi ikasita zeukaten parte-hartzaileek egoera berrira egokituz jarraitu beharreko protokoloa. Edonola ere, nerbioak eta segurtasun neurri guztiak lagun, saio beroa eta maila txukunekoa egiteko gai izan ziren bertsolariak, entzuleen erabateko babesa lagun.
Zortziko handian bina bertso kantatu behar izan zituzten hasteko, gazteen artean ohikoak diren egoerei aurre eginez hitz neurtuan. Zortziko txikiaren txanda izan zen gero eta humore zipristinak izan zituzten ofizio guztiek. Bakarka puntuei txukun eta azkartasunez erantzun ostean, gaiari bertso bat botatzeko ordua izan zen. Pentsatzeko tarte handixeagoa hartuta gai irekiei irudimen handiz erantzunez askotariko istorioak kantatu zituzten entzuleen gozagarri.
Fernando Sopelana, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenezek osatutako epaimahaiak Gasteizen jarri zuen Udazkenean jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalerako ordezkaritzarako fokoa. Maddi Agirre izendatu zuten Txapeldun eta Euneke de los Aires txapeldunorde.
Aitor Ugartek jantzi zion txapela, buru onean dagoela gogoraraziz, eta iazko lekukoa jasotzen duen egurrezko mikrofonoa pasatzean sendo kantatu zigun. «Oinordetzan pasatzea da zure misioa, inoiz ere ez dadila eten transmisioa». Harro eta arduraz kontziente hartu zuen lekukoa Agirrek: «gazteriaren lana da orain txinparta su bihurtzea, jarrai dezagun bertsolaritzan egiten gure bidea». Horrela, luzaroan gogoan izango duen txapelketako oroigarri borobila eraman zuen etxera.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión