Borrar
Euskaltzaindiak urtarrileko lehen ageriko bilkura baliatu du. EUSKALTZAINDIA

Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omendu ditu Euskaltzaindiak

Aurreko urtean hildako euskaltzainei gorazarre egiteko

ZUREKIN

Igandea, 2 otsaila 2020, 23:56

Comenta

Euskaltzaindiak urtarrileko lehen ageriko bilkura baliatu du ostiral honetan aurreko urtean hildako euskaltzainei gorazarre egiteko. Horrela, iaz zendutako Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omendu ditu Akademiak Gipuzkoako foru jauregian, Donostian.

Andres Urrutia euskaltzainburuak zendutako euskaltzainek euskara eta euskal kulturarekiko erakutsi zuten konpromisoa nabarmendu du, eta goraipatu du euskal hizkuntza sustatzeko guztiek egin zuten ahalegin eskerga.

Ostean, Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurri du Jon Lopategiren hilberri-txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta, azkenik, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletu du Txomin Solabarrietaren biografia. Peio Ospital musikariak girotu du ekitaldia, hiru kantu ezagun abestuz: 'Arnasak gurutzatuz', 'Zu eta ni' eta 'Bake-mina'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omendu ditu Euskaltzaindiak

Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omendu ditu Euskaltzaindiak