Wa Lone eta Kyaw Soe Oo, Reuters agentziako kazetari birmaniarrak, libre utzi dituzte
Myanmarko kazetariek zazpi urteko espetxe zigorra jaso zuten eta 500 egun eman dituzte gatibu
unai sarriugarte
Osteguna, 9 maiatza 2019, 23:29
Wa Lone eta Kyaw Soe Oo, Reuters agentziako kazetari birmaniarrak, libre utzi dituzte 500 egun preso eman ondoren. Myanmarko bi kazetariei zazpi urteko espetxe zigorra leporatu zieten. Bi kazetariak 2017ko abenduan atxilotu zituzten Rangunen (Birmania), rohingyen hilketari buruzko erreportaje bat burutzen zeudenean. Reuters agentziako bere lankide diren Simon Lewisek eta Antoni Slodkowskik amaitu behar izan zuten ikerketa.
Myanmarko presidente den Win Myinten indultua jaso dute Lonek eta Soe Ook, amnistia baten testuinguruan. Egunotan kasu honek zalantza asko sortu ditu Birmaniak demokraziaren biderantz egindako aurrerapausoaren inguruan. Myanmarko 1923ko Sekretu Ofizialen Legearen ondorioz izan baitziren kazetariak espetxeratuak.
Europar Batasunak ontzat jo du Reuters agentziako bi kazetarien indultua eta berriarekin pozik daudela helarazi dute. Europar Batasunak komunikabideen informatzeko askatasuna aldarrikatzen jarraituko duela aitortu du. Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak informazio-askatasuna gizakiaren funtsezko eskubidea dela esan du behin baino gehiagotan.
Bestalde, adierazpen askatasuna informazioa eta ideiak edozein hedabide baliatuz komunikatu eta zabaltzeko eskubidea, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean ezagutzera eman zen. Adierazpen hau herrialde askotako konstituzioetan agertzen da.
Stephen J. Adler Reuters informazio agentziako zuzendariak bi kazetarien askapenarekin oso alai dagoela aitortu du: «esker oneko gaude Birmaniako gobernuak Lone eta Soe Oon askatu dituelako. Gure erreportari ausartak mundu guztiko prentsa-askatasunaren islada dira».
Wa Lonek eta Kyaw Soe Ook rohyinga komunitatearen aurka burutu den masakrearen inguruko erreportajearengatik Pulitzer-kazetaritza saria jaso zuten pasa den apirilean. Era berean, ikerketa berdinarengatik maiatzaren 2an Unesco/Guillermo Cano prentsa askatasunaren saria ere eman zieten.