Borrar
Leiva artistaren kontzertua Sevillako San Pablo kiroldegian. MARÍA JOSÉ LÓPEZ
Leivaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizen

Leivaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizen

21:00etan izango da Buesa Arenan

paul picado

Jueves, 28 de noviembre 2019

Leiva abeslariaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizko Buesa Arenan. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrerak hemen eros daitezke. Aurten bakarrik egiten duen laugarren lana kaleratu du, 'Nuclear' izenekoa, eta hori dela eta bira bat hasi du Estatuan, eta Estatutik kanpo, izan ere, urriaren 11n Mexikon izango da. Guztira hogei bat kontzertu emango ditu eta larunbatean Gasteizen txanda izango da.

Leiva, berez, José Miguel Conejo Torres da, musikari eta kantautore madrildarra. 2011. urtera arte Pereza taldean egon zen, baina desegin eta gero bera bakarrik hasi zen. Pereza taldearekin 6 disko kaleratu zituen, eta Leiva gisa lau daramatza dagoeneko.

Horrela, lehen diskoa 2012. urtean kaleratu zuen, 'Diciembre' izenekoa. Berak ekoiztu zuen eta kritikarien oso iritzi onak jaso zituen. Horrez gain, Rolling Stone saria irabazi duen, urteko diskorik onena izateagatik, eta Grammy-en bi saritarako hautatu zuten. Handik bi urtetara bigarren diskoa plazaratu zuen, eta urrezko diskoa lortu zuen. Azken aurreko diskoa 2016. urtekoa dugu, eta honekin ere urrezko diskoa lortu zuen. Urte berean bira bat egin zuen Estatutik eta Hego Amerikatik eta 'La llamada' filmaren soinu-banda konposatu zuen.

Esan bezala, aurten, 'Nuclear' izeneko bere laugarren diskoa kaleratu berri du, eta bi astetan salmenten zerrendako lehen postuan egon zen. Bestalde, urrezko diskoa ere lortu du bere lehen singlearekin esaterako. Larunbateko kontzertuan disko horren kanta berriak entzuteko aukera egongo da, baina baita aurreko lanetako kantarik arrakastatsuenetakoak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Leivaren kontzertua izango da larunbatean Gasteizen