Borrar
Emakume bat, dentistaren kontsultan.

Lehen agindua

Ostirala, 26 uztaila 2019, 22:14

Comenta

Eroso zaude?», galdetzen dio kazetariak politikoari, zeharkako galdera bat egiten ari delakoan. Lehen mailako hautagaia da eta egunotan guztion ahotan egon diren itunek berarekin zerikusia dute. Erantzuna baietz izango da, eroso dagoela bere alderdiak hartu dituen erabakiekin.

Erantzuten duenak nahiago luke, hamaika aldiz, gobernuan berdinen artean jardun, etxekoekin, arrotzen arteko eztabaidak latzak izan ohi direlako. Ondo ikasia dago eta esan behar dena esaten du, ez beste, eta badaki erosotasunak gehiegizko ospea duela. Guztiz eroso.

Edo etzaten zara dentistaren zera horretan eta ahoa zabaltzen ari zarela galdetzen dizu eroso ote zauden. Bai horixe. Gauza jakina da norbait guztiz nekatua dagoenean, mendian gora edo basamortuan, burmuinak bidaltzen dion lehen irudia dentistaren erdi-ohea dela. Ezin erosoago.

Erosotasunari buruzko galdera erantzun behar duen gizonak eta dentistarengana joan denak erantzun zezaketen ez dabiltzala erosotasun bila, erosotasunak merezi ez duen lekua duela gaurko ametsen artean. Eroso egoteko badituztela beste ordu eta leku batzuk. Hobe ez ezer esan. Dudarik gabe, eroso egoteko jaioak gara.

Lan bat onartzeko orduan, seme-alaba bat izateko unea, oporraldien helmuga, erronka bati aurre egin aurretik, beti galdetzen diogu geure buruari eroso egongo ote garen erabaki hau edo hori hartu ondoren, erosotasuna zenbakitan adierazteko neurri aproposik balego bezala. Giltzarria erosotasuna da, ez helburuak, ezta bidea bera ere.

Batek eman dezake pauso bat, erosoa ez bada ere. Adibidez, bila dezake lana zerbaiterako gai dela frogatzeko edo gurasoen etxeko erosotasunari ihes egin nahi diolako. Baina berari bururatzen ez bazaio ere, aukera egin behar duenari berehala xuxurlatuko diote batez ere eroso egon behar duela.

Azken oharra: susma zitekeen bezala, adinak ez du joera sendatzen. Agian gorputzak bere mugak dituelako bilakatzen da erosotasuna zahar askoren helburu nagusia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lehen agindua

Lehen agindua