Lautan3 antzerki-jaialdia motorrak berotzen hasi da
Euskaltzaindiak antolatzen duen festibal honen egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute
Leire Larrazabal
Lunes, 15 de enero 2024
Beste behin, Euskaltzaindiak antolatzen duen Lautan3 antzerki-jaialdiak bere ateak zabalduko ditu. Gainera, aurtengoan, nobedadeekin dator, izan ere, beste toki bat gehitzen zaio eskaintzari. Hain zuzen ere, Bilboko jaialdiari hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea ere beste puntu estrategiko bat izango da. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.
Publicidad
Aurtengo Lautan3 antzerki-jaialdia otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an ospatuko da. Tira, oraindik denbora gelditzen da aurretik eta egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute antolatzaileek, baina iaz bezala, zortzi ekitaldi izango direla aurreratu dute, hau da, ostegun bakoitzean bi.
Esan bezala, ez da aurten jaio den ekintza bat, ez. Gogoratu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia orain dela sei urte jaio zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin. Are gehiago, xede nagusiak ez dira aldatu azken urteotan. Modu horretan, aurten ere antzerkiaz gozatzeko aukera aparta izango dugu zaletuok. Apunta agendan, beraz, interesgarri egoten da eta, urtero urtero proposamen berritzaileekin.
Lehen aipatu bezala, Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxearekin. Gainera, hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa. Gehienbat, formatu txikiko lanak antzezten dira. Egun gutxi barru, beraz, xehetasun gehiago.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión