Larrabetzun gazteentzako Arnas! Eguna antolatu dute
Udalerriko Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta (UEMA), gazteen arteko harremanak sendotzeko jardunaldia izango da
leire larrazabal
Sábado, 19 de noviembre 2022, 23:03
Larrabetzun, azaroaren 26an, Gazteok Arnas! Eguna ospatuko da, Udalerriko Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatuta. Ekimenak gazteen arteko harremanak sendotu eta gazteak aktibatzea du xede nagusi. Horretarako, egun osoan, tailerrak, bertsoak, musika... izango dira protagonista.
Publicidad
«Udalerri euskaldunetako gazteen harremanak saretzeko eta sendotzeko eguna izango da Gazteok Arnas! Eguna», azaltzen dute. Salto udalekuen ostean sortutako harremanetatik sortu da egun osoko topaketa egiteko asmoa, eta bertan, udalekuetan parte hartu zuten gazteak zein udalerri euskaldunetako gazteak elkartzea da asmoa. UEMAko zenbait udalerritatik autobusak egongo dira Larrabetzura joateko.
Larrabetzuko gazteekin batera antolatu dute Gazteok Arnas Eguna, eta gazteen nahietatik abiatutako egitaraua izango da: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, Zo-Zongó perkushow taldea, Nahia Novo DJa, Kuluxka Klan… Eguna 11.00etan abiatuko da, Herriko Plazan, ongi etorriarekin. Tailerrak ordu erdi beranduago abiatuko dira: zirku tailerra, mural margoketa edo herrian zehar ibilbide bat eginez. 13.30ean, ekitaldia izango da. Indarrak hartzeko, bertso-bazkaria 14.30ean eta arratsaldean musikak hartuko du lekukoa. 17.00etan, perkusio hotsak gailenduko dira. 19.00etatik aurrera, kontzertuen txanda helduko da. Hiru proposamen luzatu dituzte: Hori Bain, Kuluxka Klan eta dj Nahia Novo.
Beste herri batzuetatik Larrabetzura hurbiltzeko, autobusak ere izango dira, 15 euroren truke. UEMA, 1991. urtean 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 94 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión