Borrar
Etxeberria
Bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan

Bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan

Urola kostaldean gertatu ziren istripu biak

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 21 de mayo 2019, 22:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi langile hil ziren pasa den astelehenean, maiatzak 20, Urolako kostaldean (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eman zuen bi istripuen berri. Urtea hasi zenetik dagoeneko 18 langile hil dira lan istripuengatik Euskal Herri mailan. ELA, LAB, ESK, STEILA, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, maiatzak 21, Azpetiko Plazan, astelehenean izandako lan istripuak salatzeko.

Astelehen goizean gertatu zen lehenengo istripua Zestoako udalerrian. Basogintza sektoreko langileari Aizarna auzuneko pinudi batean zuhaitz bat erori zitzaion gainera lanean zebilenean. 50 urteko langileak Haitz Beltz enpresarentzat egiten zuen lan.

Beste istripua, berriz, Zarautzen jazo zen astelehen arratsaldean. Udalerri horretako Añorbe auzoan eraikuntza lanetan zebilen langile bat garabiatik erori egin zen, 30 metroko altueratik. Ondoren, garabia erori eta bigarren langile bat zauritu zuen. Zendutako bigarren pertsona 32 urteko zumarragarra zen, eta azken honek Gruas Pignon konpainiarentzat egiten zuen lan.

ELAk hildakoen senitarteko eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteaz gaindi, zenbait langilek jasan behar duten prekarietatea salatu nahi izan du. Izan ere, euskal sindikatuak dioenez: «Lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio arauei muzin egitea ohiko egoera eta praktikak bilakatu dira Euskal Herri mailan».

Halaber, egoeraren larritasuna ikusirik, ELAk mezu bikoitza helarazi nahi izan du: batetik, prebentzio neurriak betetzen direla ziurtatzeko jarraipen zorrotza egitea exijitzen dio Euskal Gobernuari; bestetik, langile askoren heriotza eragin duen prekarietateari aurre egiteko antolatzera deitzen ditu langileak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios