Borrar
Ezberdintasuna, sortzaileek sufritzen dituzten aurreiritziak, familia estereotipoak, bortxa eta beste hainbat gai uztartzen dira bakarrizketan. e. c.

'Lakoste', umorea eta kritika soziala Lemoan

Eneritz Artetxek 50 urteko Karramarro interpretatzen du bakarrizketan, umore garratza erabiliz

irati alonso

Larunbata, 4 ekaina 2022, 20:02

Comenta

50 urteko emakume bitxia, mihiluzea eta zirtolaria da Karramarroa, Dxusturi teatroaren aurkikuntza bat. «Ezberdintasuna aldarrikatzen duen neska da», azaltzen du Eneritz Artetxek, pertsonaia interpretatzen eta zuzentzen duen aktoreak. Ekainaren 11an Lemoan izango da, umorez beteriko 'Lakoste' bakarrizketa eskainiko duela Kotxepin Kultur Etxean arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Sarrerak eskuragai daude 6 euroko prezioan.

Ironia eta estilo surrealista nagusitzen dira bai estetikan eta baita kontatzeko eran ikuskizunean. «Umore absurdoa erabiltzen dut serioagoak izan daitezkeen gaiak uztartzeko», nabarmentzen du Artetxek. Izan ere, hainbat kontuen inguruan aritzen da, hala nola, ezberdintasuna, sortzaileek sufritzen dituzten aurreiritziak, familia estereotipoak, bortxa... «Niri momenturen batean burutik igaro zaizkidan ideiak dira, ia konturatu gabe pentsatu ditudanak», aitortzen du. «Konturatu naiz jendeak ere horren inguruan hausnartzen duela eta horregatik kontatzen ditut», gehi- tzen du. «Barre asko egingo dute eta aldi berean mezuaren inguruan hausnartuko dute», dio publikoaren inguruan.

Aurreko emanaldietan gazteekin izandako loturak harritzen dio: «Oso interesatuta eta dibertitzen ikusi ditut orain arte egindako saioetan. Oso pozik nago». Lemoan ere horrela izatea espero du. «Jendea etortzera animatzen dut. Gaur egun ohikoa ez den umorea eta estetika ikusiko dituzte», azpimarratzen du Artetxek.

Ikuskizuna

  • Non Kotxepin Kultur Etxea

  • Noiz Ekainak 11

  • Sarrera 6 euro

Titulu deigarria

Bakarrizketaren tituluak jada atentzioa pizten du eta bi arrazoi nagusi ditu. «Batetik, 'pijo' direlakoen inguruan hitz egiten dudalako eta irudi hori etortzen zait burura», dio barrezka. Bestetik, «kokodriloek eta animaliek orokorrean duten indarkeriaz aritzen naizelako bortxakeriaz eta beste hainbat gogorkeriaz hitz egiten dudanean».

Eneritz Artetxe berak sortu du ikuskizun honen gidoia eta Kotxepin Kultur Etxeko saioan Amaia Iurrebasoren laguntza izango du argiztapenean. Kartela Roberto Quintanak sortutakoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Lakoste', umorea eta kritika soziala Lemoan

'Lakoste', umorea eta kritika soziala Lemoan