Liburua formatu fisikoan plazaratu aurretik abenduraren 18ra arte, Udalak herritarren esku jarri du liburuaren bertsio digitala, iruzkinak, ekarpenak edota zuzenketak jaso ahal izateko. LABAYRU FUNDAZIOA

Labayru Fundazioak 'Larrabetzuko baserriak eta etxeak' izeneko liburua kaleratu du

Bertan, orotara herri honetako 162 etxe batu dituzte, denak 1900. urtea baino lehenago eraikitako eraikinak direnak, hain zuzen ere

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 29 de noviembre 2022, 00:43

Labayru Fundazioak 'Larrabetzuko baserriak eta etxeak' izeneko liburua kaleratu du, Larrabetzuko Udalarekin elkarlanean. Izan ere, Bizkaiko landa giroko udalerri honen ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoz plazaratu dute lan hauxe, baita bertako toponimoak berreskuratu eta gizarteratzeko helburuarekin ere. Bertan, orotara, herri honetako 162 etxe batu dituzte, denak 1900. urtea baino lehenago eraikitako eraikinak direnak, hain zuzen ere.

Publicidad

Obra hauxe 2007. urtean hasitako bidearen azken emaitza dugu. Orduan, Larrabetzuko hainbat artxibo eta iturri bibliografiko aztertu eta hustu zituen Labayru Fundazioak. Hortaz, dokumentuotan gordetako izenak berreskuratu ondoren, datuok Larrabetzuko pertsona ezberdinen testigantzekin kontrastatu dituzte.

Ikerketa hau landu zenetik hamarkada bat baino gehiago igaro denez, ezinbesteko iruditu zaio Labayru Fundazioari informazio hauxe lekuko hautatu batzuekin alderatzea. Batetik, baserrion izenak berdin mantentzen diren jakiteko, baita zeintzuk aldatu diren edota izen berriak sortu diren ezagutzeko ere.

Larrabetzuko baserrien zerrenda auzoz auzo bildu da, eta bakoitzari, argazkiarekin batera, izen jasoa, ahozko forma, ezaugarriak eta leku-izen bakoitzaren gainean agirietatik ateratako informazioa gehitu diote. Liburua formatu fisikoan plazaratu aurretik abenduraren 18ra arte, Udalak herritarren esku jarri du liburuaren bertsio digitala, iruzkinak, ekarpenak edota zuzenketak jaso ahal izateko. Liburua Larrabetzuko Udalaren webgunean sartuta deskargatu daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad