Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pertsona, animalia izatetik pertsona izatera pasatu zenetik, historiak entzun eta kontatzeko premia du. Agian horregatik ikasi zuten gure arbasoek hitz egiten, hitzik gabeko kontakizunak motz gelditzen zitzaizkielako. Nora zihoan lehoi hori, zergatik sartu da kobazulora bisonte hau, noren beldur da zaldi hura?

Mendetan, historia horiek ahoz aho mugitu ziren. Bai, badakit orain egokiagotzat jotzen dugula ahotik belarrira esatea, baina ahotik belarrira heltzen diren hitzek beste aho bat behar dute entzundakoa zabalduko bada. Beraz, ahoz aho ibili ziren era guztietako kontakizunak mendetan. Mende ugaritan.

Idatzitako bideak guztiz murritzak ziren. Liburuak eskuz kopiatzen ziren, hitzez hitz, egunetan, astetan. Liburuak aberats boteretsuen jabego ziren eta, gainera, jende arruntak ez zekien irakurtzen. Entzun eta errepikatu egiten zituzten kontakizunak eta nahita edo nahi gabe, eraldatzen zituzten, egokitzen.

XV. mendearen erdialdean, Gutenberg abizeneko gizon batek inprenta asmatu zuen arte. Gauza jakina da sasoi hartan asmakizunek denbora luzea behar zutela edonorengana zabaltzeko, baina handik aurrera kontakizunek beste bide bat zuten. Luzaroan, jende arruntarentzat ahoz ahokoa izan zen bidea, baina, pixkana, liburuak zabaldu egin ziren eta jende arruntak irakurtzen ikasi zuen.

Horrela heldu ginen XX. mendera. Orduan sortu zen historiak kontatzeko modu berri bat, mende baten buruan gainerakoak bigarren mailara bultzatu zituena: zinema. Handik aurrera, pertsona gehienek irakurri gabe jasotzen zituzten historiak, begietatik sartzen bazitzaizkien ere.

Geroztik, pertsonak pertsona izateko behar dituen kontakizunek bide hori hartu dute. Ikus-entzunezkoa da gaur nagusi. Eta aldaketa horrek, handia izanda ere, ez du funtsa aldatzen. Agian, noizean behin liburu bat idazten duen norbaitek ez luke hori esan behar, baina horrela ikusten dut nik.

Konta egidazu istorio bat, mesedez, zuk aukeratutako moduan, baina konta egidazu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios