Borrar
Zuhaitz landatzeak ekartzen dituzten ondorio positiboak oso murritzak dira jadanik. E. C.

Klima aldaketak zuhaitzen metabolismoa zeharo transformatu egin du

EKOLOGIA ·

Izan ere, hirietako eremu ezberdinetan landatzen diren landareek ez dute karbono isuria neutralizatzeko asti gehiegirik aurkitu eta hortaz, euren bizitza urteak murriztu egin dira

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 10 urtarrila 2020, 00:37

Comenta

Klima aldaketak zuhaitzen metabolismoa zeharo transformatu egin du. Izan ere, hirietako eremu ezberdinetan landatzen diren landareek ez dute karbono isuria neutralizatzeko asti gehiegirik aurkitu eta hortaz, euren bizitza urteak murriztu egin dira.

Hala eman zuen ezagutzera, Nature Communications aldizkari zientifikoak pasa den urteko udaberrian argitaratutako ikerketa batek. Azterketa hauxe Cambridge Unibertsitateko zientzialari talde esanguratsu batek burutu zuen. Azterketa honen bitartez aditzera eman zutenez, egun zuhaitzak gero eta azkarrago hazten dira eta hortaz, hazteko azkartasun horrek euren bizitza laburragoa izatea dakar, atmosferatik xurgatzen duten karbono dioxidoa gero eta azkarrago askatuz.

Hortaz, ikerketa honek ondorioztatzen zuenez, nahiz eta munduko baso ezberdinetan gero eta zuhaitz gahiago landatu, landatze hauek ekartzen dituzten ondorio positiboak oso murritzak dira. Hortaz, ikerketak garrantzi handia ematen dio zuhaitz zaharrak bizirik mantentzearen prozesuari, urte asko irauten duten zuhaitzak baitira atmosferako karbono dioxidoa xurgatzeko landarerik eraginkorrenak.

Azterketa hau burutzeko Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek 1.800 zuhaitz espezie aztertu zituzten. Zehatzago esanda, tenperatura eta klima hotzetan jaio eta hazten diren zuhaitzek denbora gehiago behar izaten dute zahartzarora iristeko. Klima epel eta beroetan bizi diren zuhaitzek, berriz, askoz azkarrago hazi eta hortaz, berehala hil egiten dira.

Bestalde, PLoS ONE aldizkari zientifikoak kaleratutako ikerketa batek zioenez, hiri eremuetan landatutako zuhaitzak urte gutxi bizi egiten dira eta ez dute karbono isuria neutralizatzeko ia astirik izaten. Hedabide honek iragarri zuenez, metropolietako zuhaitzek 26 urtetik 33 urtera bitarte bizi beharko lukete gutxienez airetik xurgatutako karbonoaren neutraltasuna bereganatu ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Klima aldaketak zuhaitzen metabolismoa zeharo transformatu egin du

Klima aldaketak zuhaitzen metabolismoa zeharo transformatu egin du