Klay Thompson, goi gerlari kaliforniarra
Harmailatik ·
Warriors taldea sei aldiz sartu da finalean azken zortzi urteetan. Bidean gelditu ziren bi denboraldietan (play offetara ere ez ziren heldu), Thompson lesionatuta zegoenWarriorsak NBAko mito bihurtu dira. Baziren jada, esango du baten batek. Arrazoia du. Orain, guztiok genekiena estatistikoki ere berretsi dute. Azken zortzi urteetan, sei aldiz heldu dira finalera. Hori beste hiru taldek baino ez dute lortu.
Publicidad
Eta ez dira edonolako taldeak. Seguruenik, garai guztietako onenen aurrean gaude. Russellen 60ko hamarkadako Celtics garaitezinak; Magicek 80ko hamarkadan animatzen zituen Lakersak, eta 90ko hamardadako Jordanen Bullsak. Horiei Curryren Warriors gehitu behar zaie orain.
Agerian geratu denez, talde hauek ez dira mitikoak euren superizarrengatik. Cetics taldean, Auerbach aulkian zela, Cousyk, Havlicekek, edo Heinsonek jokatzen zuten.
Rileyk entrenatutako Lakers taldean Jabbar (eta hau bai dela inoiz izan den eta existituko den saskibaloiko jokalaririk onena) edo Worthy zeuden.
Phil Jaclksonen Bulls taldean ezin izango dira inoiz alde batera utzi Pippen, edo Kukoc. Baita Steve Kerr ere, Chicagon antolatzaile gisa egiten zuena eta gaur egun Warriors taldeko entrenatzailea dena.
Horregatik dakigu San Frantziskokoak Stephen Curryren jeniotasuna baino askoz gehiago direla. Horregatik eta jokatzen ikusten ditugulako, noski.
Draymond Green, adibidez, balio segurua da. Inork ezin du berak bezala aurkariaren bost posizioetako edozein jokalari defendatu. Agian, Marcus Smart Celticsen joko antolatzailea. Finalean haien aurka neurtuko dira.
Publicidad
Gainera, Wiseman gaztea dute, Lamelo Ballen aurretik aukeratu zutena duela bi urteko draftean. Apustu ausarta benetan. Haiekin ere Andrew Wiggins izar gaztea dago. Honek, denboraldiko lehen egunetan, Kyre Irving imitatu nahi izan zuen, txertorik hartu ez zuela esanez. Azkenean, taldeak txorakeriak ahazteko konbentzituta, Covidaren aurkako txertoa jarri, jolasten hasi eta aurrerapauso handia eman du bere ibilbidean.
Eta noski, hor dago pizgarri handia, Kaliforniako goi gerlaria, ezberdintasunak markatzen dituen gizona: Klay Thompson. Los Angelesen jaiotako saskiratzaileak bi denboraldi daramatza lesionatuta. Lehenengo, belaun bat hautsi zuen, eta, itzultzear zegoela, Akilesen tendoia. Bera falta zenean, Warriorsen bolada irabazlea desagertu egin zen. Raptorsen aurkako finaletan min hartu zuen eta galdu egin zuten. Hurrengo bi denboraldietan, taldea ez da play offetara ere iritsi. Askok inoiz ez zela kantxetara bueltatuko esan zuten, baina marrazki bizidunek irakatzi diguten lez: goi gerlariek beti indartsuago egiten dira sendatserakoan.
Publicidad
Ikasturte honetan, denboraldia ondo aurreratuta zegoela, Klay itzuli zen, eta Warriors taldea saskibaloia egiteko makina bihurtu da berriro. Celticsen aurka ostegunean hasiko den finala irabazteko faboritoak ere badira. Ea zer esan behar duen Jayson Tatum ikusgarri batek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión