R. Kelly eta ezeztapenaren kultura
Epaile batek ondorioztatu du abeslari eta ekoizlea emakumeen eta neskatoen sexu-trafikoko delitu baten erruduna dela. Posible al da artista eta bere obra bereiztea?
Hamahiru urterekin, Robert Sylvester Kelly institutuko kantu klaseetan nabarmentzen hasi zen. Han, irakasleak saskibaloian zuen ibilbide oparoa utzi eta musikan aritzeko aholkatu zion. Eta asmatu zuen. R. Kelly bezala bere bakarkako ibilbideari ekin zion eta musikaren maila gorenera iritsi zen: hiru Grammy sarirekin, 38 milioi disko saldu zituen eta Lady Gaga, Justin Bieber eta abarrekin kantatu zuen. Gainera, Michael Jackson eta Britney Spearsentzat abestiak konposatu zituen.
Aste honetan, bere izena albisteetara itzuli da emakumeen eta neskatoen sexu-trafikoaz kondenatua izan delako. Horren inguruko susmoak bi hamarkadetan egon dira. Ekoizle gisa, Aaliya abeslaria babestu zuen eta bere lehen diskoaren izenburua honako hau izan zen: 'Age Ain 't Nothing But a Number'. Urte berean ezkondu ziren, lehenengoak 15 urte zituen eta berak 27. Eskandaluak gertatzen jarraitu ziren, eta 2017an, Jim DeRogantis kazetariak artikulu bat argitaratu zuen, non hiru gazteren familiek Kellyri leporatzen zioten haien alabak esklabo sexual moduan zituela.
Kellyren kasuak 'ezeztapenaren kulturari' buruzko eztabaida jarri du berriro mahai gainean. Gai al gara artista bere obratik bereizteko? Beste pertsonaia famaturekin jada gertatu da eta zenbait galdera eragin ditu: 'Posible al da Roman Polanskiren film bat gustoko izatea?', adibidez. Kellyk bere krimenak bi hamarkadetan aurrera eraman zituen, bere ospeaz baliatuz eta bere abestietan haiei buruz hitz egiten zuen bitartean, beraz, bere kasuan erantzuna argia da: ez. #MuteRKelly mugimenduak Spotifyk eta Applek bere diskografia haien plataformetatik kentzeko balio izan zuen. Astelehenean beste aurrera pausu bat eman zen: epaile batek erruduna dela ondorioztatu du, eta zigorra oraindik zehaztu gabe dagoen arren, badakigu 20 urteko espetxe-zigorrera irits daitekeela.
.