La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Maixabel Lasa, Gorka Landaburu eta Pili Zabala, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean CIISE jardunaldien barne izandako solasaldian. Yvonne Iturgaiz

Maixabel Lasa, Gorka Landaburu eta Pili Zabala biktimen gizarteratzeari buruz aritu dira EHUn

Diotenez, «terrorismoaren biktimak urte askotan inbisibleak izan gara, instituzioek nahiz herritarrek bolada luzean existituko ez bagina bezala izan gaituztelako»

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 6 de mayo 2022

Ostiral honetan 'Biktimen gizarteratzea indarkeria politikoaren gatazka osteko gizarteetan' izeneko solasaldia ospatu dute EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean, CIISE jardunaldien barne. Bertan, besteak beste, Gorka Landaburu kazetari eta ETAren biktimak, Maixabel Lasa eraildako Juan María Jáuregi PSOEko kidearen alargun eta Terrorismoaren Biktimen Euskal Herriko Bulegoaren zuzendari oihak, nahiz Pili Zabala GAL taldearen biktimak esku hartu dute. Solasaldia Gernika Gogoratuz elkartearen zuzendari Maria Oiangurenek gidatu du.

Publicidad

Maixabel Lasa ekintzaile bakezale gipuzkoarraren senarra ETAk hil zuen 2000ko uztailaren 29an Tolosan, Juan Mari Jauregi, alegia. Hala, azken urteotan bakea, bizikidetza eta bergizarteratzearen alde lan eskerga handia egindakoa da. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria izan zen 11 urtez, 2001etik 2012ra.

Bere esanetan, «terrorismoaren biktimak urte askotan inbisibleak izan gara, instituzioentzat nahiz herritarrentzat bolada luzean existituko ez bagina bezala izan baikaituzte». Era berean, azken urteotan egoera honen inguruan aldaketak eman direla aitortzen du, eta bere udalerriko adibidea ematen du ezagutzera: «Nire herrian, Legorretan (Gipuzkoa) lehen agur esaten ez zidaten pertsonek gaur egun agurtu egiten naute, agian Maixabel filmarengatik izan daiteke».

Dena den, nahiz eta egoerak hobera egin, memoriaren alde oraindik hainbat egitasmo gauzatu ahal direla nabarmentzen du. Azken hamarkadetako presoen berrezarkuntza isiltasunean eman dela adierazten du, oso pertsona ausartak izan direlarik, Auzitegietako zigorra betetzearekin batera, ETAren gatibu ere izaten baitziren, kartzela barruan ezer egiteko aukerarik ez baitzieten ematen. Halaber, Gobernuaren egitekoa presoen berrezarkuntza dela helarazten du, eta ez dutela hori betetzen ere.

Zigorrik gabeko kondena

Pilar Zabala, berriz, Elkarrekin Podemos koalizioko lehendakaritzarako hautagaia izan zen 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Ogibididez odontologoa, GALek eraildako Joxi Zabalaren arreba izateagatik da gaur ezagun. Izan ere, bere anaia GALek bahitu, torturatu eta hil zuen 1983. urtean. Harrezkero, Euskal Herrian bakearen eta adiskidetzearen aldeko aktibista sutsua izan da.

Publicidad

Zabalak ere hainbat urtetan gizartearentzat ikusezina izan zela dio: «5 urtetan Euskal Herriko Unibertsitatean Odontologia ikasi nuen, nire anaia desagertuta zegoen eta inork ez zekien nor nintzen garaiotan, 1987. urtean». Dena den, Maixabel Lasarekin bat dago Euskal Herriko udalerrietan herritarrak hobeto egotearen aldeko esfortzua egiten ari direla, biktimei jendea hurbiltzen zaiela, egun, iraganean egiten ez zutena, hain zuzen ere.

Baina, Gobernuak bere egitekoa gaizki egiten duela dio eta bere familiaren kasua aipatzen du: «Nire amari 91 urterekin 9.200 euro eskatzen dizkio Estatuak. Bere semeari kentzen diote eta gainera dirua eskatzen diote terrorismoaren biktima bezala aitortzeko, ze motatako inklusioa ote da hauxe?», salatzen du. Izan ere, Auzitegi Nazionalak Joxi Zabalaren ama behartu du aipatutako kostuak ordaintzera, Konstituzionalaren aurrean Barne Ministerioaren aurka jarritako helegite baten ondorioz. Errekurtso horren arabera, bere familiak ez zuen jasoko Terrorismoaren Biktimen Legean aurreikusitako kalte-ordain osagarria.

Publicidad

Bestalde, euren sententziaren inguruan zertxobait gehiago ere mahaigaineratu du: «Nire anaiaren bahiketaren kasuaren ondorioz, Guardia Zibila eta Bizkaiko gobernadore bat izan ziren guzti honen erantzule, baina ez zuten edonolako zigorrik bete, nahiz horiei 75 urteko kondena ezarri».

«Barkamena eskatzen duena ausarta da»

Gorka Landaburu kazetari gipuzkoarra erbestean bizi izan zen hainbat urtetan. Izan ere, Francisco Javier de Landaburu bere aita Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen Parisko erbestean. Hala, 2001eko maiatzaren 15ean Zarauzko bere etxean ETAk bidalitako pakete bonba bat jaso zuen, larriki zauritu zutelarik. Azken urteotan Fundación Víctimas del Terrorismo eta Gesto por la Paz elkarteen kide izandakoa da, bizikidetzaren alde lan eskerga ikaragarria egin duelarik.

Publicidad

Landaburuk, ETAko terrirosmoaz gain, Estatuaren terrorismoa ere izan dela nabarmentzen du, eta ez dagoela hori ezkutatu beharrik. Horren harira, hainbat urtetan eskolta eraman behar izan duela dio, 12 urtetan, hain zuzen ere, bere egunerokotasunean parte izan direlarik eskoltak.

Landabururentzat, empatiarik ez badago sekula ezin izango duzu aurrean duzunarekin hitz egin. Hortaz, aurrera egin nahi badugu biktimen errekonozimendua eman behar dela dio, hezkuntza memoria gizarteratu behar delarik.

Publicidad

Landaburuk gizarteratzen duenez, kartzelen egitekoa berrezarkuntza da, eta bertan presoen berrezarkuntza eman beharko litzateke, baina «erakunde publikoei bost axola zaie» guzti hori. Bere egoeraren inguruan honakoa dio. «Egun batean ETAko zazpi kide ohirekin batu nintzen, eta etxera gutun bonba bidali zidatenek barkamena eskatu zidaten. Nik ausartak izan zirela esan nien, barkamena eskatu baitzidaten, nahiz eta hainbat urte igaro izan».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad