La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Aukeran

Karmele Jaio idazlearen testuak eta Aukeran taldearen dantza, Bastidan, larunbatean

Bakearen plazan hasiko da 20.30ean. Bertaratzen direnek hamahiru koreografia ikusi ahal izango dituzte

Mikel Garcia

Miércoles, 26 de julio 2023

Bastidako Kale Antzerkiaren programaren barruan, larunbatean Aukeran konpainiaren euskarazko 'Maurizia Naz' emanaldia izango da Bakearen plazan. Ikuskizuna doan ikusi ahal izango 20.30etik aurrera.

Publicidad

Ikuskizuna dantza tradizional eta garaikideko 13 koreografiak osatzen dute eta Karmele Jaio idazlearen testuekin Maurizia ezagutzeko bidaia proposatzen dute. Edu Muruamendiaraz zuzendariak omenaldi beroa egin nahi izan dio pandero-jotzaile ezagunari, aurrera ateratzeko borrokatu behar izan duten beste askoren ahalegina irudikatzen duen emakumeari.

Muruamendiarazek sutsu, langile eta borrokalaria den Maurizia izeneko emakumea aurkezten du, emakumeei ez ezik, bera bezalakoak diren pertsona guztiei ere zabaltzen zaien omenaldi batean. 'Ni naiz Maurizia' oihukatuz, ikuskizuneko 11 dantzariek aitorpen hori eskaintzen dute Ainhoa Aierberen zuzendaritza eszenikoarenpean dantza fusio batean. Mauriziak, Edu Muruamendiarazek Euskal Herriko hainbat plazatan parte hartu zuenak, bere panderoaren soinu nahastezinarekin beteko du Antzoki Zaharra.

Aukeran konpainia

Donostian 1997 urtean sortu zen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez; dantza tradizionalaren eta garaikidearen batuketan oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.

Hamar ikuskizun sortu eta ekoitzi ditu 20 urteko ibilbide oparo honetan. Euskal Herriko plaza eta antzokia nagusietan aritu da, baita kanpoko hainbat jaialdi eta herritan ere, hala nola, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian, Manresako Fira Mediterranea, Manilan, Argentian, Uruguain, Washingtongo Smithsonian Folklife Festival eta Crystal Fighters talde britaniarrak MTV sarietan eskainitako kontzertuan.

Publicidad

Artista eta talde esanguratsuekin ere elkarlanean aritu eta aritzen da; honako hauekin, esaterako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alos Quartet-en Garden diskoaren aurkezpenetan, Oviedoko Campoamor eta Madrilgo Teatros el Canal antzokietan 'El Caserío' zarzuelarekin, Xabi Solanoren 'Ereñotzu' ikuskizunean edota Kalakan taldearekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad