La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
'Lehen hila' Leon Perraulten margolana, Kain eta Abelen zorigaitza erakusten duena .

Kain eta Abel

Irakurtzen da, ez ikasteko, ikasitakoa bermatzeko baizik

Viernes, 30 de septiembre 2022, 21:23

Kain eta Abel anaien arteko lehen gerraren irudia dugu, guk dakigula bederen. Ez zen guda jatorra izan, maltzurkeriak eta bekaizkeriak eragindakoa baino. Biblian esaldi batez laburbiltzen da historia osoa: «Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen». Ez da besterik esaten batzuentzat santua den liburuan. Lehenago badakigu, narratzaileak hala esanda, Jaunak abegi onez hartzen zituela Abelen eskaintzak eta keinu txarrez Kainenak. Garai hartako Jauna, itxura denez, ez zen haragizale, nahiago naturak bere aberatsean emandako dohainak, barazki eta abar. Geroxeago hasiko zen Jauna ontzat hartzen haragizko opagaiak. Antropologoek diotenez, gizartearen aurrerabidea izan da nekazaritza. Horri esker hiriak sortu dira, elikagai soberakinak gorde ahal izan dituzte, eta era berean klase-gizartea eraiki da, ez orain ezagutzen dugun bezalakoa.

Publicidad

Ikuspegi humanista batetik begiratuta, gerra guztiak anai-arreben artekoak dira, gizakia bat eta bakarra delako. Marta Rebónek 'El complejo de Caín' idatzi du, Ukrainako errealitatea, askotan nahita ezkutatua, agerian utzi nahian. Idazleaz gainera, itzultzaile ere bada. Berari zor diogu Vasili Grossmanen lanik gehienak gaztelaniaz gozatzeko aukera izatea, tartean 'Bizitza eta Patua', joan den hogeigarren mendeak utzi digun eleberririk sendoen, gogorren eta eredugarriena. Rousseauren jarraitzaile, gizakia sortzez eta berez ona dela sinesten zuen. Ingeniari izanik, ez zen eszeptikoa. Egiaz ari zenean sufritzen zutenen egia aipatzen zuen. Hala Stalingradori buruzko testuan, kirurgilariaren hitzetan: «Norbaiti hanka mozten diodanean, badakit ez direla bi egia mahaiaren gainean». Moztu duten hanka dago, moztu diotenaren etsipenarekin batera. Galtzaileen egia dago, zauritu eta hildakoena.

Marta Redónek liburuko azken atalean gutun bat idazten dio Vasili Grossmani. Ezin ahantzi, hona iritsita, 'Azken Gutuna' izeneko testua: amak semeari hil aurretik idazten dizkion hitz hunkigarri eta gozakaitzak, kontsolamendu eskaintzeko idatziak. Grossmanen ama, beste hogei mila judurekin batera hil zuten. Redónek Ukraina bisitatu du gerra garai honetan, eta oroimen-ariketa bat eginez, Grossmanek gerra handian ikusitakoa aireratzen du. «Vasili Semiónovich, zer gutxi irakurri zaituzten».

Ez da gutxi irakurtzen, baina irakurritakotik apenas ateratzen den etekina. Irakurtzen da, ez ikasteko, ikasitakoa bermatzeko baizik. Irakurtzen da, ez zalantzen iturria ur berriez hornitzeko, iturri zaharreko lohiak bere horretan astintzeke uzteko baizik. Irakurtzen da eta denak lehen bezala segitzen du, aldaketarik gabe. Irakurtzen da eta ez da probetxuzkorik ezer ateratzen. Irakurtzeko grina eta jakin-mina baino handiagoak dira bestelako sentimenduak. Tuzididesek Peloponesoko gerrak (senideen artekoak horiek ere) adierazteko eta ulertarazteko idazten du. Espartak Atenasi, handiegi eta ahaltsuegi egingo ote zen beldurrez, eraso zion. Atenasen aurka jo zuen, Atenasek bere aurka lehenago joko ote zuen. Asko errepikatu den azalpena dugu, zergatik Errusiak Ukraina larrutu nahi duen zuritu nahian. Marta Redónek beste teoria bat dauka, 'Weimar sindromea', iraganean jasandako mespretxua politika-bultzatzaile bihurtzen da.

Izan daiteke erresumina edo sumindura, baina Kain eta Abelen historia errepikatzen da, inork inor hiltzen duenean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad