Borrar

Kabia antzerki konpainiak, arte eszenikoen hiriburura egingo du bidaia

Cielo raso dantz garaikideko konpainia ere, Brasilgo Cena Contemporanea topaketan izango da, urtero 60.000pertsonatoik gora eta 30 konpainiatil gora biltzen dituena

Amalia Ibargutxi

Asteartea, 21 abuztua 2018, 22:19

Comenta

Kabia antzerki konpainia bilbotarra Brasilgo arte eszenikoen topaketa nagusienetarikoa denean izango da, Cena Contemporanea delakoan. dFeria Abroad egitasmoaren baitan, irailaren 2a bitarte, 'Alizia ondorengo Alizia' ikuskizuna taularatuko dute.

Euskal sortzaileei babesa eta laguntza ematea, eta euskal sorkuntzari Europan eta Amerikan merkatu berriak irekitzea da dFeria Donostiako arte eszenikoen azokak sustatutako egitasmoaren helburua, Etxepare Euskal Institutuak babesten duena. Hain zuzen, horregatik, Cielo RasO dantza garaikideko konpainia ere, Cena Contemporanea jaialdian izango da.

13 egun iraungo ditu Cena Contemporaneak eta urtero 60.000 pertsonatik gora eta 30 konpainiatik gora biltzen ditu. Aurten abuztuaren 21etik irailaren 2ra ari dira egiten. Programa zabala eskaintzen du, musika, antzerki, tailer, proiektu eta beste hainbat jarduerarekin.

Kabia Teatro konpainiak irailaren 1ean eta 2an aurkeztuko du bere emanaldia, 'Alizia ondorengo Alizia', Teatro SESC Paulo Gracindo-n. Ikuskizun horrek Alizia biolin-jotzailearen bizitza du ardatz, eta espazio eszeniko berean irudi bidezko animazioa eta zazpi aktoreren interpretazioa lotzen dituen ikuskizuna taularatuko dute. Iaz, Ercilla Saria irabazi zuten lan honengatik, Euskal Antzerki Produkzio onenaren saria, zehazki.

Bestetik, Cielo rasO konpainiak, antzoki berean aurkeztuko du 'Neguko lorategia' dantza garaikideko pieza. Naturak garrantzi handia du bertan: orririk gabeko zuhaitzen artean ibiliko dira dantzariak. Igor Calonge koreografoak, inolako bizitzarik gabeko etorkizunera eramango ditu ikusleak. Airerik eta intsekturik gabeko ingurune horretan ibiliko dira dantzariak irailaren 1eko eta 2ko emanaldietan.

Kukai dantza konpainia, Ertza eta Amaia Elizaran konpainiak ere, dFeria Abroad egitasmoaren baitan, Tenerifen egin zen MAPAS jaialdian hartu zuten parte, uztailean. 170 programatzailetik gora eta 220 ikuskizun baino gehiago izan ziren Kanariar uhartean. Aurten, dFeria Abroad-en baitan, beste jaialdi batzuekin ere egingo da lan, hala nola Festival Cervantino de Montevideorekin, datorren irailean egingo dutena, Festival Internacional de Brasilia jaialdiaz gain.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kabia antzerki konpainiak, arte eszenikoen hiriburura egingo du bidaia

Kabia antzerki konpainiak, arte eszenikoen hiriburura egingo du bidaia