Borrar
Adobestock
Poesiaren kritikaz
Territorios

Poesiaren kritikaz

Sábado, 11 de enero 2025, 00:02

Poesiaren agerpena kritika alorrean gutxitu egin omen da. Inpresioaren gainetik, zenbakiek horixe adierazten dute.

Hiru iruzkin eder

Orain gutxi gehigarri kultural honen arduradunak, Teresa Abajo kazetari trebeak, Espainiako poesian urteak emandako hiru liburu aipagarriren iruzkin bana egitea eskatu zidan. Nik ere esan dezaket «Hiru iruzkin eder egitea agintzen dit Teresak», nahiz eta bertsoa soneto baterako baliogarri izan ez.

Ez dut azalduko gaur zergatik egiten ditudan gazteleraz argitaratu diren poesia liburuen iruzkinak egunkari honetan, nahiz eta urruntasunak ematen duen lasaitasunagatik ere badela aitortu badut inoiz. Gainera liburu ederrak irakurtzeko beta dut, Nobel sariak barne. Ai nire Szymborska, ai nire Gluck maitea, eta nire Olds maiteagoa!!!!

Baina Espainiako poesia ez dut txakurrek ehiza jarraitzen duten eran irakurtzen, guztiaren xerka. Horregatik zaila egin zait enkargua betetzea. Zein ote dira aurtengo hiru liburu nagusiak? Zer dute berezi? Nola jakin nagusi ote diren benetan?

Poesia Kritika

Eta orduan pentsatu nuen Espainiako literatura gehigarririk garrantzitsuenetariko bat aztertzea, eta ikustea zenbat poesia liburu komentatu dituen urte honetan zehar.

El Cultural arte gehigarria astero erosten dut Mungiako dendari prestu batzuei esker, han itxaroten dute pazientzia handiz, ni agertu arte txukun gordez ('Aldapa' dendako adiskideak dira haiek, izenak ere eman behar ditut eta). Eta ez ditut soilik erosten, zaindu ere egiten ditut, eta gaur egun arte (azaroko azken asteak arte) urte osoan agertu diren aleak ditut pilatuak. Ohitura gordezale horri esker, zenbaki guztiak aztertzeko modua dut, eta hasi naiz begiratzen zenbat poesia kritika agertu diren aurton aldizkari horretan.

Alde batera utzi ditut atzerriko poeten lanak. Eta oso onak argitaratu dira 2024an. Gorago aipaturiko Szymborskaren lan guztiak (otsailean), edo Mark Strand poeta amerikarraren antologia (maiatzean) eta biak aipatu dira gehigarri horretan. Edo osotasuna bilatu duten beste liburu aipagarri batzuk, hala nola Ana María Moixen poema guztien bilduma (apirilean) edo Álvaro Valverderen lanaren antologia (azaroan).

46 astetan 12 iruzkin

Horiek guztiak kontuak hartuta baina kontatu gabe, 46 astetan El Culturalek 19 poema liburu berriren albistea eman du. Hilabete bi eman zituen 2024ko poema liburu baten agerpena egiteko, aurrekoa asteetan 2023koak agertu baitziren. Geroago etorri dira Daniel Ramirez, Herrero, Roel, Bejarano, Rivera Taramillo, Rivero, Aragón, Andrés Llamero, Munárriz, Sánchez Santiago, Valero, Díez… poeten aipamenak. Emakume baten poema liburu baten lehen iruzkina, Maribel Andrés Llameroren '80.000 soldados de terracota'rena, maiatzean agertu zen.

Deigarria da 19 besterik ez agertzea, baina kontua larriagoa da zeren 5 aipatu ziren liburuaren egunari eskainitako alean (apirilean), eta horien artean 3 besterik ez ziren berriak -bi apailaturiko obrak ziren-. Beste horrenbeste gertatu zen udako aholkuetarako eskainitako alean (uztailean). Horretan 4 agertu ziren. Batean eta bestean iruzkin bakoitzak 35 eta 40 hitzen arteko luzera zuen (250 karaktere), azken batean aipamenak besterik ez, postalak, telegramak. Ale horretan 101 libururen berri eman zen, horien guztien artean 4 ziren poesiakoak.

Zazpi aipamen txiki horiek kenduz gero, guztira 46 astetan 12 iruzkin eskaini dizkio El Culturalek Espainiako poesia berriari. Ia-ia hilean bakarra.

Ohitura dut 'Territorios' honetan poesiari buruzko iruzkin bat ateratzen dudanean, Visorreko editoreari kopia bat bidaltzea. Eta beti erantzuten dit: «Zaila da poesia medioetan agertzea, eta eskertzen dizut lana». Ez nuen nik zailtasuna ikusten. Baina El Culturalen zifrak ikusita arrazoia eman behar diot Txus Visor adiskideari. Benetan egoera latza, latza benetan datu hauek ikusita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Poesiaren kritikaz