Borrar
Dinamika honen arduradunen esanetan, astoek ez dute sufritzen lan hau egitean. 'El burrito feliz'

Astoak, itsasertzeko plastikoak kentzeko laguntzaile berriak

Doñanako kostaldean aurkitzen dituzten hondakinak jasotzen dituzte goizero, ingurugiroa garbitze aldera

Nahikari Cayado

Osteguna, 6 otsaila 2020, 09:54

Comenta

Goizean goiz, itsasbehera hasten da. Momentu horretan, itsasoak, atzera egitean, urpean zegoen area agerian uzten du, baita ezkutuan zeuden plastikozko hainbat botila eta gainontzeko zaborra erakusten ere. Hori da, hain zuzen, gure inguruko hondartza askotan ematen den egoera. Eta, horiek horrela, Huelvako Almonte hirian, Doñana parke naturalaren inguruan, egoera horrekin amaitzeko metodo iraultzailea jarri dute martxan, agian, denbora pasata, beste zenbait hondartzatara hedatu daitekeena.

Nola jasotzen dute zaborra Almonten? Hiru astotxorekin. Astotxoekin bai, ondo irakurri duzu. Modu metodiko batean, eta emakumez osaturiko talde batez lagundurik, animalia jator hauek mareak iluntzeko joan-etorrian uzten dituen plastikozko eta bestelako edukiontziak batzen dituzte.

'El burrito feliz'

'El burrito feliz' (Asto alaia) elkarteko kideak dira parte hartzaileak. María Jessica Heredia, baso ingeniari teknikaria da, eta proiektu polit honen zuzendaria. «Astotxoak hain pozik ikustea asko gustatzen zait. Gustora daude benetan, asko gozatzen dute», dio Herediak.

Oso garrantzitsua da dinamika honen bultzatzaileentzat animaliek ez dutela sufritzen azpimarratzea. Soinean daramaten pisuak ez du «inolaz ere» sei kiloko muga gainditzen. «Plastikoa besterik ez dute jasotzen, arrantzako hondakinak gehienetan. Ez dira jabetzen daramaten zamazere gainean dauzkaten poltsatxoak betetzen dituztenean», azpimarratzen du zuzendariak.

Asko eta asko dira hondartza honetara hurbiltzen diren interesdunak, astotxoen presentziaz harriturik. Cristina Mariño presidenteordeak, oso modu «positiboan» baloratzen du animalitxo hauek egiten duten lana. «Doñanaren ingurua garbiago dago», aipatzen du.

Mundua hobetze aldera egiten duten lan handiaz jabetu gabe, astoek egunero jarraituko dute hondartzatik paseatzen eta bidean aurkitzen dituzten plastikozko hondakinak poltsatxoetan batzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Astoak, itsasertzeko plastikoak kentzeko laguntzaile berriak

Astoak, itsasertzeko plastikoak kentzeko laguntzaile berriak