Iruñeko Udalak sare sozialetan profil bakarra izan beharko du euskara eta gaztelania tartekatzeko
Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk jarritako helegiteari
UNAI SARRIUGARTE
Ostirala, 31 uztaila 2020, 10:48
Iruñeko Udalak sare Sozialetan profil bakarra izan beharko du euskara eta gaztelania tartekatzeko. Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Navarra Sumaren erabakiaren aurrean jarritako helegiteari, Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil bananduak eratu ondoren. Hala, Auzitegiak gaztelania eta euskara komunikazio erreminta gisa bereizteak, zuzenbidearen kontrakotzat aitortu du.
Udal gobernu taldeak abian jarritako egitasmoa, legeriarekin betetzen zuela nabarmendu zuen, baina, auzitegiak aditzera eman duenez, Udalak gaztelania eta euskara berdintasun batean erabiltzeko ardura du, batez ere, herritarrekin erlazio zuzena mantentzerako orduan, baita irudi korporatiboan ere.
Administrazio Auzitegiak nabarmendu duenez, elebitasuna udalaren irudi korporatiboan ez da lortzen gaztelaniaz eta euskaraz banatutako bi programarekin. Era berean, euskaren ordenantzaren 12. artikuluak esaten duena eman du ezagutzera, artikulu horrek elebiduna terminoak edukiak formatu bakar batean eskaintzeari egiten baitio erreferentzia.
Hori dela medio, Iruñeko Udaleko sare sozialak ebazpen judizialaren harira, hemendik aurrera elebidunak izan beharko dira, lurralde horretako bi hizkuntz ofizialak baitira gaztelania eta euskara. Hortaz, udal titulartasuneko web orriak, blogak, sareak, app-ak eta antzekoak elebidunak izan beharko dira. Webgunea bisitatzen duten erabiltzaileek, aldiz, euskara edota gaztelania aukeratu ahal izango dute euren beharrizanen ondorioz.