Borrar
'Gogoan dut' liburuaren kritika: Iraganari, hiregana
'Gogoan dut' liburuaren kritika

Iraganari, hiregana

jon martin-etxebeste

Domingo, 9 de mayo 2021, 20:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alzheimerrak erasanda galdu zitzaion aitona Aritz Galarragari (1980). «Gogoan dut memoria txarra izan dudala beti» idazten du lehen orrialdean. Hargatik, idatzita jaso ditu bere oroitzapenak. Liburu gutxitan agertzen da idazlea honako honetan bezain biluzik. Iraganaren ispilu deformatuari begira errezitatutako autobiografia da. Egitura aldetik oso ariketa arriskatua egin du: «Gogoan dut…» hasten da liburuko esaldi bakoitza. Anafora hau nekagarria izan liteke lehen orrialdeetan; baina, paradoxikoki, liburuak aurrera egin ahala, atsegin bihurtzen da eta jolaserako bide ematen du. Esaldi solteak diruditenak, orrialdeetan aurrera egin ahala, txirikordatu egiten dira eta trama interesgarri bihurtzen. Esaldien ordenarekin erabat asmatu du Hondarribikoak.

Liburuak nostalgiari gorazarre egiten dio. 80ko hamarkadan jaio den baten eskuetara erortzen irakurleari ahaztuta dauzkan filmak, zaporeak eta pasarteak inbokatuko dizkio Galarragak. Bereziki interesgarria da garai hartan jaiotako gazte baten dilema etiko eta politikoen segidari jarraitzea. Posizio politikoetan inertziak, ausardia faltak edo konbentzimendu etikoek duten zama liburu gutxitan bezala suma liteke (alde horretatik, Beñat Sarasolaren 'Deklaratzekorik ez' liburuarekin senidetuta dago). Trama indartsuena oroitzeko gaitasunaren ingurukoa izan liteke, liburuaren beraren egiturarekin ondoen ezkontzen dena delako. Osasunarekin kezkaturik bizi izan den pertsona baten erretratua osatzen du idazleak. Denborak maitasun harremanetan duen higadura behatzea ere ederra da. Oroitzapen idealizatuak eta une korapilatsuagoak katea-tzen dituzte orrialdeek. Sexu harremanak, drogak… Liburuak intelektual baten pereza, segurtasunak eta segurtasun faltak esplizitatzen ditu. Gomendatzen dituen liburuen zerrenda eskuratzeagatik bakarrik ere mereziko luke liburuak. Gogoan izango dut 'Gogoan dut'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios