'Ipuin bilduma liburua', Txorierriko auzokideen sormena biltzen duen lana
Liburua Mankomunitatearen eta bere udalerrien webguneetan aurki daiteke doan, talentu hori besteekin partekatzeko helburuarekin. 2017tik urtero antolatzen duten literatur lehiaketako bost istoriorik onenak biltzen dira. Guztira 20 ipuin daude
'Made in Txorrieri '. Horrela defini daiteke Mankomunitateak atera berri duen liburua, 'Ipuin bilduma liburua' izena hartzen duena eta bere webgunean doan jarri duena gainerakoekin partekatzeko. Izan ere, lan honen barruan aurkituko ditugun istorio guztiak Txorierri osatzen duten udalerrietako herritarren buruetan sortu eta osatutakoak dira. Eta gainera, hori gutxi balitz, luma hartu eta lan honi forma eman diotenak zazpi, zortzi, hamahiru urteko neska-mutilak dira, nahiz eta helduek ere, 30 urteko baino gehiagokoak batzuek, beren ekarpenak egin dituzten.
Publicidad
«Behin batean ba omen zen Alex izeneko mutil bat. 18 urte zituen, Lezaman bizi zen bere gurasoekin eta aitona-amonekin. Argal eta altua zen, begi urdinak zituen eta ile horia zuen. Mutil jatorra zen». Honela aurkezten digu zortzi urteko Anek 'Udazkeneko loreak' bere ipuineko protagonista. Imajinazioari askatasun osoa ematen dio hurrengo lerroetan, non kolorea ere presente egongo den marrazki batzuen bitartez. Adinari dagokionez salto handi bat egin eta gero, Egoitzek, 33 urte dituenak, 'Lander eta Aritz kalagurrisera doaz' istorioa kontatuko digu, zortzi orrialde hartzen dituen lanean.
Emaitza kalitate handikoa dela argi dago. Batez ere, hogei istorio hauek sortu dituztenak (orotara, 68 orrialde dira) Mankomunitatearen sareak urtero antolatzen duen ipuin lehiaketako irabazleak direlako; 2017tik aurrera, urtero hautatuak izan diren bost lanik onenak ekarri dira, beraz, bilduma honetara.
Edonork disfruta dezake orain bertan sortutako literatur lanekin, izan ere, opari gisa, gainontzekoekin partekatu nahi izan dute proiektua, dohainik eskura daitekeena. Mankomunitatearen zein udalerri bakoitzeko web orrialdean aurki daiteke liburua pdf formatoan. Horrez gain, udal liburutegietan eta euskaltegietan modu fisikoan ere irakurtzeko aukera izango da, bertako auzokideen sormenari bultzada bat emateko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión