Borrar
Pasa den uztailaren 15ean jarri zuten martxan ekimena, Euskal Konfederazioak eta herri etxeetako ordezkariek Itsasun (Lapurdi) ospatutako agerraldi publikoan. ENBATA

Ipar Euskal Herriko 45 udalerri batu dira uztailetik hona Xarta egitasmora

Ekimen honek euskararen sustapenarekin zerikusia duten 35 neurri biltzen ditu

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 9 abendua 2021, 20:29

Comenta

Ipar Euskal Herriko 45 udalerri batu dira uztailetik hona Xarta egitasmora. Ekimen honek euskararen sustapenarekin zerikusia duten 35 neurri konkretu biltzen ditu. Iparraldeko hiru lurralde historikoetako herri etxeek sinatu dezaketen proiektua da hauxe.

Abenduaren 3an Xarten izenpetze ofizialaren ekitaldia gauzatzekoak ziren Europako Kontseiluko ordezkariak Ipar Euskal Herrian zeudelarik, euren babesa ere jasotzeko asmoz. Dena den, egitasmoa bertan behera utzi zuten azken unean ordezkariak ezin baitziren etorri. Hortaz, ekitaldia datorren urtera arte atzeratzea adostu dute.

Pasa den uztailaren 15ean jarri zuten martxan ekimena, Euskal Konfederazioak eta herri etxeetako ordezkariek Itsasun (Lapurdi) ospatutako agerraldi publikoan. Lehendabiziko une horretan euskararen aldeko neurri zehatzak hartzeko 29 udalerri batu ziren. Harrezkero, Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek Xartaren aurkezpena egiten jarraitu dute Ipar Euskal Herrian barrena, herriz herri, egun 45 herrik osatzen dutelarik proiektua, 16 udalerri gehiagok, hain zuzen ere.

Hizkuntza gutxituen Europako Itunaren barnean kokatuta dagoen 'Tokiko Xarta' akordioak euskara bultzatzeko 35 konpromiso hartzen ditu aintzat. Errealitate anitzak bizi dituzten herriko etxeetako ordezkariak biltzea du erronkatzat ekimenak, euskararen alde batuta lan egitearen garrantzia mahaigaineratuz eta norabide berean lan egitearen indarra aintzatesteko asmoz. Euskararen sustapenenan pauso berriak emateko gogoa uztartzen duen tresna amankomun bat da, alegia.

Tokiko Xartaren bultzatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, herriko etxe sinatzaileen artean euskararen inguruko hiru errealitate ezberdin ematen dira: batetik, euskara sustatzeko tresna ofizialekin jardunean dauden herriko etxeak daude; bestetik, euskara bultzatzeko noizbehinkako aktibitateak burutzen dituztenak; eta, azkenik, euskararen erabileraren garapenean hutsaren hurrengoa egiten dutenak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ipar Euskal Herriko 45 udalerri batu dira uztailetik hona Xarta egitasmora

Ipar Euskal Herriko 45 udalerri batu dira uztailetik hona Xarta egitasmora