Borrar
E. C.
Zorrozkailua

Nola prestigiatu daiteke irakaskuntza?

Hainbat adituren ustez, eztabaidatu beharko genuke nola hautatu zorrotzago etorkizuneko irakasleak eta eta nola sortu behar bezala hazteko karrera profesional bat

Ostirala, 25 uztaila 2025, 00:10

Egia-osteko garaian murgilduta gaude. Hamarkadetan zehar egonkor iraun duten adostasunak kolokan daude. Fenomeno horrek hainbat aurpegi ditu, baina horietako bat lanbide tradizional batzuen izen ona galtzea da. Bat kazetaritza da, zalantzarik gabe.

Irakaslearen ogibidea beste adibide bat da. Artikulu eta mezu ugari idatzi dira irakasleen eta familien arteko harremanak nola aldatu diren edo autoritatea nola galdu den aztertuz. Eta askotan horrelako mezuak eta kritika gordinak sare sozialetan zabaldu izan dira.

Baina, ez al da irakaskuntza gizarteko lanbiderik garrantzitsuena? Irakasleak etorkizuneko langileak eta herritarrak hezten ari dira. Pertsonekin lan egiten dute, munduko lehengairik zailena. Horregatik, oso interesgarria deritzot hainbat adituk irakaskuntzari prestigioa eman beharko liokeela aipatzen dutenean. Galdera da, nola egin daiteke?

Juan Manuel Moreno eta Lucas Gortazar ikertzaileen ustez, bi bide daude. Lehenengoa, kalitatearen aldetik. Adibidez, irakasle onenak aukeratzeko neurriak abian jar daitezke. Eztabaida gordina piztu zen Medikuntzako MIR bezalako froga bat ezartzea proposatu zenean, hezkuntzarekin lotutako unibertsitate-graduetara sartzeko.

Aldi berean, lan-karga arintzea ezinbestekoa dirudi. Besteak beste, burokrazia jaistea, etengabeko formakuntza (edo, hobeto esanda, etengabeko ikastaroak) gelditzea... Eta klaseak prestatzeko denbora gehiago izatea, noski. Hemen aipatu genuen bezala, Espainiako irakasleak dira EBko eskola-ordu gehien ematen dituztenak, baina urteko lanaldia murriztuta dute.

Kontuan hartu beharreko bigarren puntua barne-prestigioa da. Eta hori pizgarrien bidez egin daiteke. Adibidez, konplexutasun handiko ikastetxeetan lan egiten dutenei diru gehiago ematen, edo ikasleengandik emaitza hobeak lortzen ari direnak saritzen.

Azken batean, garrantzitsua da eztabaidatzea nola hautatu zorrotzago etorkizuneko irakasleak eta nola sortu behar bezala hazteko karrera profesional bat; dena, noski, hezkuntza-proiektuen mesederako. Hezkuntza Ministerioa gai hau sindikatuekin eztabaidatzen hasi berri da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nola prestigiatu daiteke irakaskuntza?

Nola prestigiatu daiteke irakaskuntza?